Bilboko Portuak eta UniportBilbaok, Bilboko Portuan lan egiten duten beste hogei bat enpresekin batera, presentzia nabarmena izango dute berriz ere, Breakbulk Europe azokan (5. hall 5, H60 stand). Portu-elkartea, salgai mota honetako kargaren abangoardian egon eta dagoen gune bezala agertzen da, bizkortasuna, malgutasuna eta espezializazioa emanez.
2018an, Bilboko Portutik 3,5 milioi tona ohiko merkantzia orokor mugitu ziren; aurreko urtean baino %4 gehiago. Ro-ro trafikoa, %6ko igoeraz nabarmentzen da. Hazkunde honekin, ohiko merkantziaren %24a, dagoeneko, ro-ro trafikoari dagokio. Proiektu zamari dagokionez, 2018an, portuan, lur garraioaren baimen orokorren neurriak gainditzen dituzten 4.290 pieza berezi sartu dira.
Gai siderurgikoak, eolikoak, makineria eta ordezko piezak, eta papera eta pasta salgai nagusiak izaten darraie. Erresuma Batua, trafiko honen %24rekin, merkatu nagusia da eta bere jarraian, Turkia, India, Taiwan eta Herbehereak doaz.
Proiektuen kargan espezializatua
Bilboko Portuak oso industrializatuta dagoen eragin-aldeari zerbitzua ematen dio eta gainera, bere instalazioen barruan, Haizea Wind group, Arcelor Mittal, Vicinay Cadenas, Navacel eta Lointek bezelako enpresek, produkzio plantak dauzkate. Era berean, Siemens Gamesak terminal basea dauka eta hortik, mundu guztirako esportazioak eta inportazioak egiten ditu. Bere ondoan, proiektuen zaman eta beren maneiuan adituak diren Bergé, Toro y Betolaza eta Servicios Logísticos Portuarios (SLP) bezelakoak, bai eta aparteko neurriko zamarako espazioa eskaintzen duten edukiontzietako itsas linea nagusi guztiei zerbitzua ematen dien CSP Iberian Terminal Bilbao ere (MSC eta CMA-CGM euren artean).
Zentzu honetan, Bilboko Portu Agintaritza, energia eolikoak eskaintzen dituen aukera berriak ezagutu eta liderrak diren beste portu eta operadorerekin kontaktuan egoteko, Wind Europe Ports Platform-eko kide egin da, bertan, Belgika, Holanda, Frantzia eta Danimarkako zenbait portu ere daudelarik.
UniportBilbao/Portu-Elkartetik, logistika-portu elkarteko enpresek ematen dituzten zerbitzuen balioa nabarmentzen dute ez direlako portuko operazioetara
bakarrik mugatzen eta itsas-zerbitzuetatik (zeintzuetan Bilbao, bere maiztasun eta linea eta norakoen heinagatik nabarmentzen den) giltza eskurako operazioak,aduana izapideak, lur-garraio espezializatua eta paketatze espezialiazaturainoko zerbitzuak biltzen dituztelako; “bertan sekulako espezialistak dauzkagu eta euretariko batzuk gurekin egongo dira Bremenen”.
Azalera berria
Logisika-industria proiektuetarako portu-lurzoru eskaera handiak Portu Agintaritza, fase bitan burutuko den Kai-mutur zentrala eraikitzeari ekitea behartu du. 2020rako, azaleraren lehen 334.000 m2-ak eta 1.081 metroko atrakatze-lerro berria, 21 metroko sakoneraz erabilgarri egongo dira. Lehen fase honen inbertsioa 79 milioi eurokoa izango da. Europar Batzordeak proiektu honi, esleipen zenbatekoaren %20 emango dio Connecting Europe Facility (CEF) programaren barruan. Gainontzekoa, Portu Agintaritzaren fondoekin ordainduko da.
Portutik kanpo, bere bezeroei Pancorbon (Burgos) eta Arasurren (Araba) garatzen ari diren portu sikuak ere erabiltzeko aukera eskaintzen die. Pancorboren kasuan, bere tren terminala dagoeneko martxan dago.