Bilboko Portua, Portuko Agintaritzak eta UniportBilbaok ordezkatua, erakusketa-gune batekin egongo da (2C31 standa) Empack eta Logistics & Automation Bilbaon, martxoaren 1ean eta 2an, Bilbao Exhibition Centren. Topaketa horretan, ontziaren, enbalajearen, intralogistikaren, logistikaren eta garraioaren profesionalak bilduko dira lehen aldiz Penintsularen iparraldean.
Ekitaldian, packaging-aren, kalitatearen, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, logistikaren, eragiketen eta garraioaren ardura duten pertsonek aukera izango dute sektoreko proposamen, berrikuntza eta joera berriak ezagutzeko, enpresaren balio-katea optimizatzeko, digitalizatzeko eta jasangarriago bihurtzeko eta hornitzaileekin eta bezeroekin harremanetan jartzeko.
Horrez gain, Transport & Delivery gune berria ere izango da topaketan. Logistika-operadoreei, errepideko, trenbideko eta itsasoko garraioari, couriers & azken miliari eta garraio-softwareari bideratuta egongo da, eta, erakusketa-eremuan 70 marka izateaz gain, hitzaldi-programa zabala izango du. Bertan, sektoreko 40 adituk baino gehiagok parte hartuko dute.
Ekitaldian, halaber, hitzaldi-programa bat garatuko da; besteak beste, Uniport eta Bilboko Portuko Agintaritza lankidetzan ari dira programa hori antolatzen. Zehazki, martxoaren 1ean, 11:20tik 13:20ra, Transport & Delivery aretoan, “Salgaien garraio segurua edukiontzian: karga nola zamatu eta lotu” jardunaldia egingo da, ISEC Kargen Segurtasunerako Institutuak emana.