Fruit Attraction topagune erakargarria da fruten eta barazkien inportatzaileekin eta esportatzaileekin kontaktatzeko, modu birtualean bada ere. Nahiz eta pandemia egon, Bilboko Portuak ez du galdu azoka horrekiko interesa eta Mercabilbaorekin batera, penintsularen iparraldeko barazki eta fruta produktuen inportatzaile eta esportatzaile gisa agertu da, eta han ere, bere eskaintza eta lehia-abantailak ezagutarazi eta bide berriak aztertuko ditu.
“Elkarrekin lan egiten dugu salgaien sartze fluxuak Hego Afrikatik, Hego Amerikatik eta Erdialdeko Amerikatik areagotzeko eta frutak eta barazkiak Europara eta penintsulara birbidaltzeko”, adierazi dute arduradunek.
Bilboko Portuko Agintaritzak ezagutzera emango du gune honek azpiegituretan eta zerbitzuetan daukan ahalmena eta bereiziki, Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin. Merkatu horiekin zerbitzuak indartu dira eta Brexitaren eskaera berriari erantzuteko operazioak arindu dira.
2019an Bilboko Portuko fruta eta barazkien trafikoak 167.000 tonak gainditu zituen, aurreko urtealdian baino %7 gehiago. Beste urte batez, trafiko garrantzitsuenak, barazkiak izan dira; kipulen, berakatzen eta porruen partida; zitrikoak; patatak eta letxugak. Hazkunde handiena izan duten produktuen artean, zitrikoak; kipulak, berakatzak eta porruak daude bai eta platanoak ere. Kontuan hartu beharreko datu inportantea da, aurten -urtea ez da amaitu oraindik- reefer edukiontzien trafikoa %268 igo dela.
Brexiterako abantailak
Bilboko Portuak, Erresuma Batua EB-etik irten eta denboraldi iragankorra amaitzen denean, bere trafikoei erantzuna emateko beharrezkoak diren azpiegitura eta infoegiturak dauzka. Erresuma Batua bere merkatu nagusia da, 2019an berarekin 3,4 milioi tona inguru mugitu baitzituen eta operadoreek konexio handia eskaintzen dute britaniar portuekin.
Bestalde, e-puertobilbao plataforma elektronikoak prozedurak errezten eta informazioa telematikoki eskualdatzen laguntzen du, Bilboko Portuaren zehar egiten diren operazioak arintzeko helburuaz. Plataforma hau, dagoeneko, 800 enpresa baino gehiagok erabiltzen dute.
Era berean, 1993tik hona, espainiar portuen artean abangoardian jarraitzen duen Mugako Kontrol Puntua / Border Control Point dauka. Edukiera handiko instalazioa da 16 aho baititu, eta eguneko 24 orduetan martxan dago. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: MIP, deskarga-portua, ESP (Emandako Sartze Puntuak), ESP/PDI (hirugarren herri zehatz batzuetako eligaiak kontrolatzeko puntuak), erradioaktibitatea, PAE (Prestatutako Aduana Esparruak) eta LSP (Lehen sartze puntuak). Portuko Agintaritzaren stand birtualean, bisitariek eta erakusketariek MKP-rekin kontaktatu ahalko dute eta Bilboko Portuaren zehar egiten diren barazki eta fruta produktuen inportazioei buruzko edozein kontsulta egin, posta elektroniko honetan: administración-pcf.bizkaia@correo.gob.es