Marokoko Portu Trebakuntzako Institutuko zenbait profesional izan ditu bisitari gaur Bilboko Portuko Agintaritzak. “Talentua Garatzeko Nazioarteko Programak” antolatu du bisitaldia. Bergék sustatzen du aipatutako programa, Portuko Eragiketak negozio-unitatearen bitartez. Marokoko portu-sistema arautzen duen Portu Agentzia Nazionala (PAN) organismokoa da institutua, zeinak lankidetza-hitzarmena izenpetu baitzuen martxoan Bergérekin, portuen kudeaketa eta logistikaren alorrean trebakuntza eta espezializazioa sustatzeko.
Bisitariekin jardun dira Portuko Agintaritzako eragiketetako, arlo komertzialeko eta logistikako zuzendaria, Luis Gabiola, eta Bergéko nazioarteko negozio-garapeneko zuzendaria, Gorka Ormaza. Bisitaldian zehar, e-puertobilbao plataforma elektronikoaren, zerbitzu komertzialen, portuko eragiketen eta ISPSaren berri jaso dute bisitariek. Uniport/portu-komunitateko presidente Jaber Bringasek, berriz, kluster-elkarte horren nondik norakoak azaldu dizkie. Amaitzeko, Marokoko ordezkaritzak Bilboko portua bisitatu du, eta bertatik bertara ikusi Bergéren ontziratu gabeko produktu solidoen terminala.
Uniport/portu-komunitateko presidente Jaber Bringasek, berriz, kluster-elkarte horren nondik norakoak azaldu dizkie. Amaitzeko, Marokoko ordezkaritzak Bilboko portua bisitatu du, eta bertatik bertara ikusi Bergéren ontziratu gabeko produktu solidoen terminala.