Bilboko Portuko Agintaritza eta Euskal Itsas Foroa Offshore Europe azokan izan dira, Aberdeenen (Erresuma Batua), irailaren 4tik 8ra bitartean. Sektore horretako Europako azoka garrantzitsuena da Aberdeenekoa, eta, besteak beste, hauek hartzen dute parte: enpresa nagusiek (petrolio-konpainiek eta ingeniaritzek) eta balio-kate osoko haien hornitzaileek.
Stand berean egon dira bi erakundeak, eta trafiko-mota horretarako Euskadik duen eskaintzaren berri eman dute; zehazki, kaiaren azalerari, mundu osoko 900 porturekin duen itsas konexioari, eta eraikuntzan eta garraioan adituak diren profesionalei buruzkoa.
Energiaren eta industriaren alorreko eremu garrantzitsuenetako bat da Bilboko Portua, eta itsasoko zein kostako sektore eolikoari lotutako proiektu berri batzuk ditu martxan., Beste operadore batzuekin batera, epuertodebilbao plataforma
telematikoa ari da sustatzen, non dagoeneko hamabi zerbitzu erabilgarri baitaude.