Bilboko Portu Agintaritzak International Cruise Summit-en parte hartuko du bai eta sponsor legez aritu ere, Bilbao gurutzaontzien helmugako portu gisa ezagutarazteko.
Bederatzi urtez Madrilen ospatzen den ekitaldi honek, hitzaldi egitarau betea dauka eta bertan, gurutzaontzien sektoreko munduko ordezkari ugarik parte hartuko dute (MSC Cruises, Princess Cruises, Crystal Cruises, Norwegian Cruises, Silversea Cruises, Fred Olsen Cruise Line, Pullmantur Cruises…)
Era berean, Bilboko Portuko ordezkariek CLIA-k (Gurutzaontzi Lineen Nazioarteko Elkartea) aldez aurretik antolatutako ekitaldian parte hartu dute eta zuzenean entzun ahal izan dute hainbeste bidaiari mugitzen duen sektore honen hurbileko etorkizunerako espero diren nobedade eta aldaketak.