Bilboko Portuko Agintaritzak, Kai-Jai (Portuaren Eguna) ospakizuna aprobetxatu zuen, Bilboko Portua Ipuin Lehiaketaren laugarren edizioko sariak entregatzeko. Sariketa hau, joan den 2018/2019 ikasturtean “Ezagutu Portua” deritzon programan parte hartu zuten ikasleei zuzenduta zegoen eta bere asmoa, gazteak Bilboko Portuarekin lotu eta aktibitate soziokulturalak eta hezigarriak bultzatzea da.
Lehen saria, Bilboko Lycée Français ikastetxeko Chloé Robles Rodrigoren “Itsasontzia izan nahi zuen garabia” ipuinarentzat izan da; eta bigarrena, “Sarrerarik eta irteerarik gabe”, Agathe Riga Llonarena eta Bilboko Lycée Français ikastetxekoa ere.
Aurkeztutako kontakizunen gaia librea zen, baina gutxienez, jarraiko baldintza hauetako bat bete behar zuten: jazoerak Bilboko Portuan gertatzea; portuko jardute edo portutik garraiatzen diren salgaiekin zerikusia daukan ogibide, aktibitate edo elementuren bat agertzea; edo bisita gidatuan ikasitako pasadizo edo irakaspenen bat aipatu beharra. Epaimahaiak oinarri horiek kontuan hartuz, originaltasuna, sormena, erabilitako hizkuntz-aberastasuna, Bilboko portuaren ezaguera eta giza eta gizarte balioak erabili izana bezelako irizpideak baloratu ditu.
2019/20-ko leiaketa
Portuko Agintaritzak dagoeneko sari hauen bosgarren ediziorako deialdia egin du, ohiko parametroak erabiliz. Lehiaketa berriz ere, portua 2019/2020 ikasturtean zehar “Ezagutu Portua” programaren barruan bisitatzen duten ikasleei zuzenduta dago. Ikasle bakoitzak lan bat edo gehiagorekin parte hartu ahalko du.
Lanak euskeraz zein gazteleraz aurkeztu ahalko dira eta 2 eta 3 folio bitarteko luzera izango dute eta orri bakoitzean, gehienez 30 lerro.
Sari bi emango dira. Lehenengoa, ordenagailu bat kontakizuna idatzi duen ikaslearentzat eta itsasadarra itsasontziz bisitatzeko aukera; bigarrena berriz, tablet bat ipuinaren egilearentzat eta 300 euro ikastetxerako.