Hurrengo ostegunean, apirilaren 19an, 19:00etan, Getxoko Itsas Geltokian, “Bilboren irakaspenak” izeneko hitzaldi-zikloaren barruko hirugarren topaketa. Horren antolatzailea Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa izango da.
Oraingo honetan, “Itsasoari begiratzen dion Portua” izenburupean, portuak Bilboko eraldaketan izandako eginkizun estrategikoari buruz hitz egingo dute hurrengo gonbidatu hauek: Ibon Aresok, Bilboko Alkate ohiak; Asier Atutxak, Bilboko Portu Agintaritzaren Lehendakariak; Carlos Alzagak, Bilboko Portu Agintaritzaren Zuzendariak; eta Txema Picok, Bilboko Portu Agintaritzaren Zuzendari ohiak.
Ekitaldian, Jesús Villanueva, Bilboko Portu Agintaritzako Zuzendari ohia eta Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoaren Zuzendari ohia, moderatzaile lanetan arituko da.
Jose Tesanek, Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoaren dekanoak egingo du aurkezpena.
Ekitaldia baino lehen,18:00etan, Itsas Geltokirako bisita gidatua egingo dugu. Antolakuntzak zenbait autobus jarriko ditu bertaratu nahi dutenek erabiltzeko. Irteera: Museo plaza, Bilbo. 17:30. Izena eman behar da.
Informazio gehiago: bilbao@ciccp.es // 944356830.