Aurten ere, Bilboko Portuko Agintaritzak hainbat karga-mota eta helmugatarako egiten duen zerbitzuen eskaintza zabalaren berri emango du Transport Logistic Munich azokan, ekainaren 4tik 7ra.
ICEX standetik (halla: B4. Standa: 310A) aurkeztuko dizkiete Portuko ordezkariek azokan izango diren eta han standa jarriko duten ontzi-enpresa nagusiei, operadore logistikoei eta zamaketa-enpresei hainbat merkantzia-motatarako terminalak, distantzia laburreko nahiz luzeko itsas zerbitzu ugariak, itsas eta trenbide bidezko eskaintza zabala eta Portuko Agintaritza egiten ari den azpiegituren garapenarekin sor litezkeen negozio-aukera berriak.
1992tik, hedatze-lanak hasi zirenetik hain zuzen, Bilboko Portuak 2,6 milioi metro koadroko azalera hartu du itsasoan, 3,25 kilometro kai eraiki ditu, eta 25 metrorainoko zingoak ditu merkataritza-eremuan, eta 32 metrorainokoak industriagunean.