Bere instalazioetako ibilgailu- eta edukiontzi-fluxuaren kudeaketa hobetzeko, Bilboko Portuak AllRead MLTren teknologia berritzailea du euskarri, PortLab (4.0 Portuak) ekimenaren barruan bere konponbide teknologikoak aurkezteko Portura hurbildu den Start-Up bat.
Operatiboa optimizatzeko, sarbideen kontrolean oinarritutako erabilera-kasu bat identifikatu du. Kasu horretan, Portuko Agintaritzak kontrol eta kudeaketa egokia egin behar du, bai azpiegituren segurtasuna, bai zirkulazioaren eta operatiboaren arintasuna bermatzeko.
Zehazki, segurtasun eta operatibo behar horiek kontuan hartuta, Lehiakortasun eta Berrikuntza Saileko Telekomunikazioen arloak sarreren kudeaketa hobetu nahi du, edukiontzien (matrikula eta tipologia) eta salgai arriskutsuen plaken identifikazioa ahalbidetzen duen teknologia berria sartuz. Hori guztia errendimendua murriztu gabe, hau da, ibilgailuen joan-etorria eten gabe.
Ildo horretatik, AllRead Machine Learning Technologiesekin (AllRead MLT) batera proiektu pilotu bat jarri du abian. Start-up-a ordenagailu bidezko ikusmen sistemetan espezializatuta dago, argazkietan eta bideoetan testua, kodeak eta ikurrak “irakurtzeko” gai direnak. Hiru hilabeteko lanean, enpresa honek bere softwarea garatu du, denbora errealean eta dagoen sareko kamera bakar baten bideotik, ibilgailu bakoitzaren joan etorrian funtsezko bost informazio ateratzeko gai izan dadin: ibilgailu-mota (turismoa, kamioneta, kamioia), edukiontziaren zenbakia, ibilgailuaren matrikula, atoiaren matrikula eta salgai arriskutsuen seinaleak dauden ala ez.
Softwarearen aurretiazko emaitzek ziurtasun-maila OCRren (Optical Character Reconition) ohiko estandarren gainetik dagoela erakusten dute. Izan ere, AllRead MLTren teknologia aurreratua adimen artifizialean oinarritzen da, bereziki Sare Neuronaletan; hau da, datu errealak eta sintetikoak erabiliz, sistema asmatzeko “entrenatu” egiten da, nahiz eta irakurketa-egoera zailetan (eta maiz), hala nola orbanak, desfokuratzea, zikinkeria, oklusioa eta abar.
Portuko Agintaritzak eta AllRead MLTk dagoeneko adostu dute proiektuaren hurrengo fasea, softwarea portuko hainbat sarbide-puntutan instalatzeko. Lankidetza hau bere zerbitzuak etengabe hobetzeko Bilboko Portuaren dinamika globalean integratzen da, teknologia berritzailean oinarrituta, adibidez, izapideak arinduz eta sarbide-puntuetan itxarote-denborak murriztuz.