Bilboko Portuak itsas kutsaduraren aurkako bere neurriak arrakastaz probatu ditu gaur Kanpoko Abran egindako eta Portuko Agintaritzak koordinatutako simulazio batean.
Ekitaldian, Itsasoko Barne Planean kutsaduragatik jasotako protokoloak jarri dira martxan. Protokolo horietan, erakundeko ontziek hartu dute parte, Amarratzaileen, Atoiontzien eta Guardia Zibilaren ontziekin batera. Hala, itsas ingurunean gerta daitezkeen ihesei edo isurketei aurre egiteko portuak dituen baliabideak eta profesionalak zabaldu dira.
Larrialdiak kontrolatzeko baliabide propio gehien dituen Europako portuetako bat da Bilbo. Besteak beste, Portuko Agintaritzak dituen sei euste-hesiak – guztira 2.050 metroko luzera dutenak -, baita Petronor, Tepsa eta Esergui bezalako portuko instalazioetan dauden industria-enpresen hesiak eta Amarratzaileen eta Ibaizabal Atoiontzien baliabideak.
Simulazio-mota hori aldizka egiten da, Bilboko Portuaren Ustekabeko Itsas Kutsaduragatiko Itsas Barneko Planean ezarritako neurriak, eragile ezberdinen arteko koordinazioa eta erantzun-ekintza aztertzeko.