Frantziako Tourraren 110. edizioa Bilbotik abiatuko da uztailaren 1ean, Bizkaiko hainbat toki – portuak Getxon dituen gurutzaontzientzako terminalaren inguruak barne – zeharkatuko dituen 182 kilometroko etapa zirkular batekin. Bi egun geroago, Zornotzatik abiatuko da Frantziako itzulia, euskal kostaldetik Baionara joateko.
Hori dela eta, Bilboko Portuko txirrindularitzarako ekipazio berria aurkeztu du Portuko Agintaritzak. Oso diseinu berezia da, Spiuk enpresarekin lankidetzan sortua, ‘La Grande Boucle’ deritzonak Bizkaian egingo duen ibilbidea ospatzeko.
Ekipazioak bi pieza ditu: kremailera irekia duen mauka laburreko maillota eta kulot laburra, biak ere hainbat neurritan eskuragarri eta Summun kalitatean eginak, bi gurpilen kirolaz benetako profesional gisa gozatzeko.
Piezak batera edo banaka eskura daitezke maiatzaren 28ra arte, eskaera-inprimakia betez.