Portuko Agintaritzak Umeen Gabonetako Parkean (UGP) parte hartuko du aurten ere. Parkea BECen egingo da, abenduaren 14tik urtarrilaren 5era. Aisialdi ludiko-hezitzaileko proposamenak eskaintzen dituen stand bat izango du, portuko jarduera ezagutarazteko eta aisialdi hezitzaile iradokitzailea sustatzeko, herritarrak jasangarritasunaz eta beste gai garrantzitsu batzuez kontzientziatzeko.
Bilboko Portuaren standean lau proposamen dibertigarri eta didaktiko aurki daitezke. Bata, ozeano bizia izeneko misioa (7 eta 15 urte bitartekoentzat), zortzi aire-jokoko zirkuituarekin, urtero 6,4 milioi tona hondakin jasotzen dituzten ozeanoen egoeraz kontzientziatzeko; bi, Ezagutu Portua espazioa (adin guztietakoak), portuko negozioa eta ingurunea edukiontzi baten barruko erlaxazio-espazio batean ezagutarazteko; hiru, automakillajea (adin guztietakoak), senitartekoek beren seme-alabei aurpegiak margotzeko aukera izan dezaten; eta lau, ihes egiteko jokoa (8 urtetik aurrera), non erronka bat planteatzen den probak, buru-hausgarriak eta enigmak konponduz.