Portu-elkarteko enpresak, start-upak, doktoretzak eta ikerlariak hartuko ditu, urtearen bigarren seihilekoan iragarriko den 4.0 Portuen Fondoa deritzon horretan parte-hartzea bultzatzeko.
Bilboko Portu Agintaritza, 2019ko uztailatik aurrera martxan egongo den Berrikuntza Ikerketa Hub-a prestatzen ari da, aurtengo bigarren seihilekoan iragarriko den 4.0 Portuen estatu Fondoaren lehiaketa irekia sustatzeko. “Zentru honekin, Bilboko Portuan berrikuntza ingurua eta giroa indartzen lagundu nahi dugu, sektorearen benetako arazoei konponbideak eskaintzen dizkieten ideia eta proiektuak aurrera egiteko beharrezkoak diren baliabideak eskainiz”, adierazi du Portu Agintaritzako Lehendakariak, Ricardo Barkalak.
4.0 Fondoak -Estatuko Portuek kudeatzen duenak- logistika-portu elkartean berrikuntza bultzatzea bilatzen du, proiektu berritzaileak garatu eta start-upak eta sektorean ekintzaileak sortzea erreztuz. 25 milioi euro inguruko zebatekoa dauka eta hori, sistemako Portu Agintaritzek ordainduko dute -Bilbok barne-, datozen lau urteetan zehar emango duten beren cash flow-ren %1en kontribuzio baliokidearen bidez. Bilboko Portu Agintaritzak guztira, 1,5 milioi euro eman beharko ditu.
Aukeratzen den enpresa edo proiektu bakoitzerako diru-zenbatekoa, honako muga hauen artean ibiliko da: 15.000 euro finkoko zenbatekoa lehen fasean edo sortzen ari diren ideia edo start-upentzat; gutxienez 50.000 euro eta gehienez 1.000.000, produktu berritzailea merkaturatze aurreko fasean daukaten eta garapen fasean dauden start-up edo spin-offentzat, eta gutxienez 100.000 euro eta gehienez 2.000.000 euro, eskalatu edo merkaturatze fasean dauden start-up edo spin-offentzat. Proiektuak eta ideiak lau ardatzetan oinarritu ahalko dira: eraginkortasun logistikoa azpiegitura, operazio edo zerbitzu-emanketaren esparruan; prozesuen digitalizazioa eta plataforma adimendunak, ingurune eta energia jasangarritasuna; eta segurtasuna eta babesa. KPMG eta Insomnia enpresak, parte hartzen duten enpresei laguntza teknikoa emateaz arduratuko dira eta honelako bulego bat Bilboko Portuan egongo da.
“Portu Agintaritzatik, Euskadiko enpresa eta start-upak lehen deialdi honetarako ideiak eta proiektuak identifikatzera animatu nahi ditugu”, azpimarratu du
Ricardo Barkalak. “Espero dugu -adierazi du-, 4.0 Portuen Fondo honek eta Bilboko Portuaren Berrikuntza Hub-ak gure lehiakortasuna hobetzen laguntzea, gure inguruko ekintzaileek eta start-upek ekartzen duten azken sorkuntzako soluzio teknologiko, bultzada berritzaile eta talentoari esker”.
Portu Agintaritzak Fondo honi laguntzeko sortuko duen Berrikuntza Hub-ak, -aipatutako zentru hau bere lehiaketarako emango duen diru-zenbatekoari gehitzen zaio-, 200 metro karratu dauzka eta Bilboko Portuaren Zabalkuntzaren A2 kaiko bulego-eraikin batean kokatuta egongo da. Espazio honen asmoa, Bilboko portu elkarteko enpresek 4.0 Portuen eredurako bidean identifikatu dituzten beharrizanak, ekintzaileek, start-upek, doktoretza ikasleek eta ikerlariek garatuko dituzten ideia eta proiektuekin elkartzeko gunea izatea da.
KPMG/Insomnia-ren laguntza teknikoko bulegoetako bat edukitzeaz gain, start-upentzako co-working espazioa, beste alde bat erakustaldiak, aurkezpenak eta jardunaldiak egiteko eta bezero eta hornitzaileekin biltzeko areto bat ere izango ditu.