Aurten ere, Bilboko Portuko Agintaritzak (BPA) stand bat (A28) izango du World Maritime Week-en, itsas sektorerako erreferentziazko topagunean. Martxoaren 21etik 23ra, beren sektoretan líder diren nazioarteko lau kongresu bilduko ditu BEC-ek: Sinaval (ontzigintza), Eurofishing (arrantza-industria), FuturePort (portu-sektorea) eta Ocean Energy Conference (energia berriztagarri ozeanikoak).
Topaketak egiteaz gain, eta itsas-sektoreko profesionalei Bilboko Portuak garraiorako eta logistikarako bazkide estrategiko gisa dituen abantailak jakinarazteaz gain, Portuko Agintaritzak hainbat ekitaldi eta hitzalditan parte hartuko du. Horietan portuko, ontzigintzako, itsasoko, Oil&Gas, arrantzako eta itsasoko energia berriztagarrien industriak bilduko dira.
FuturePort asteazkenean hasiko da, hilak 22, eta Carlos Alzagak, BPAko zuzendari nagusiak, irekiera ekitaldian parte hartuko du Xabier Basañez BECeko zuzendariarekin batera. Elkarrekin, 9:15etan hasiko den saioari bidea emango diote, Portu adimentsuak lortzeko behar den sentsorizazioa aztertzeko hitzaldiari, hain zuzen ere. Hizlarien artean, besteak beste, Bilboko Portuko eta Itsasadarreko Portuko Praktikoetako Raúl Saiz praktikoak, Bilboko portuko ontzi autonomoaren erronka aztertuko du eta Portuko Agintaritzako Plangintza eta Proiektuak Kudeatzeko Saileko buruak, Cristina Lópezek, AUTOPILOT proiektua ezagutaraziko du, berak asmatutako praktikajeko eta digitalizatutako sistema.
11:40an, BPAko ekipoen buruak, José Ángel Álvarezek, ‘Sektore publikoaren eginkizuna energia-trantsizioan eta kaien elektrifikazioan’ hitzaldian, Bilboko Portuan energia-trantsizioa egiteko ekimenak eta planak aurkeztuko ditu, hala nola kaiak elektrifikatzeko BilbOPS proiektua. Mahai-inguru horretan Pasaiako eta Ulsango (Hego Korea) Portu Agintaritzako ordezkariek ere parte hartuko dute.
Andima Ormaetxek, Eragiketa, Merkataritza eta Logistika zuzendariak, FuturePort kongresuaren barruan egongo den digitalizazioari buruzko blokea irekiko du 15:00etan, eta Bilboko Portuak esparru horretan abian jarri dituen jarduerak azalduko ditu, esate baterako, portuko instalazioetako eragiketak, trazabilitatea eta segurtasuna errazteko leihatila prediktibo bakarra.
Biltzarrean, gainera, etorkizuneko portuak sortzeko alderdi garrantzitsuenei buruzko hainbat ikuspegi izango dira. Besteak beste, Fernando Pacheco MSC Cruceros Espainiako zuzendari nagusiak biki digitalen sistema berritzaile bat aurkeztuko du. Sistema horrek gurutzaontzien prozesuen simulazioak egiteko aukera ematen du eta, horri esker, kostuak aurreikusi daitezke eta ontzian eraginkortasuna nabarmen handitu. Jesse Fahnestock Global Maritime Forumeko Proiektu eta Deskarbonizazio zuzendariak ‘Korridore Berdeek’ ordezkatzen dituzten ingurumen-alternatibak eta nazioarteko itsas garraioaren deskarbonizazioa azkartzeko azterlan berriaren emaitzak azalduko ditu.
Horrez gain, World Maritime World-ek honakoak hartuko ditu: SEA Europe-ren Zuzendaritza Batzordea; Ontziolen eta Itsas Ekipamenduaren Europako Elkartea; itsasoko kultura eta sektoreko enpresen lehiakortasuna sustatzeko Euskal Itsas Foroa; eta CABFishMan, eskala txikiko arrantza-tokien baterako kudeaketak lagundutako Atlantikoko Biodibertsitatearen Kontserbazioan oinarrituko proiektua.
Gainera, martxoaren 23an, 16:00etan World Maritime Weet amaitu ondoren, nahi dutenek Bilboko Portua ezagutzeko aukera izango dute, BECeko sarrera nagusian hasiko den bisita gidatu baten bidez. Parte hartu nahi izanez gero, martxoaren 21a baino lehen eman behar da izena esteka honetan: Bilboko Portura bisita.
Informazio gehiago eta programa osoa: World Maritime Week