Bilboko Portuko Agintaritzak Expomin azokan parte hartuko du, apirilaren 25etik 29ra bitartean, Txileko Santiagon. Meatzaritzako nazioarteko azoka garrantzitsuenetakoa eta Latinoamerikako garrantzitsuena da Expomin. Azokan, Portuko ordezkariek, SPRIrekin eta Pazifiko ingururantz Breakbulk kargarekin Bilbon lan egiten duten enpresekin lankidetzan, ezagutzera emango dituzte Bilboko Portuak dituen instalazioak eta sektore horrentzat dituen itsas garraioko zerbitzuak; bereziki, pieza handien —esaterako, makinen— garraiorako eta edukiontzi-garraiorako dituzten zerbitzuak.
Txileko Santiagon egingo duen egonaldian, meatzaritzako enpresekin biltzeaz gain, fruta-sektoreko enpresa eta portuekin eta itsasontzi-enpresekin biltzeko aprobetxatuko du Portuko ordezkaritzak.
Bilboko Portuaren eta Txileren arteko trafikoa 126.000 tonakoa da. Nabarmentzekoak dira produktu siderurgikoen, eraikuntza-materialen, makinen eta produktu kimikoen trafikoak.