Bilboko Portuko Agintaritzako ordezkaritza bat, Asier Atutxa lehendakaria buru duela, maiatzaren 5etik 7ra Munichen egingo den Transport Logistic azokan izango da, eta han aurkeztuko dute Bilboko Portuak karga-bidaltzaileen esku eta mota guztietako merkantzietarako dituen zerbitzuak eta azpiegiturak.
Bilboko Portuak eskaintzen dituen abantaila lehiakorren artean daude, besteak beste, distantzia laburreko zein luzeko itsas zerbitzuen ugaritasuna eta portu lehorren garapena, hala nola Pancorbokoa (Burgos) eta Arasurrekoa (Araba). Pancorbok lotura du trenbide-sarearekin, eta Arasurrek aurki izango du, eta horrek Bilboko Portuaren bidezko garraio intermodala ahalbidetzen du.
Korridore atlantikoko portu nagusia denez, Bilboko Portuaren zerbitzuak ondo hornituta daude EAEk garraiorako eskaintzen
dituen azpiegitura guztiekin. Hori dela eta, Basque Country markaren ondoan agertuko da (119 zenbakiko standa, B4 aretoa).