Bilboko Portua aurten ere BreakbulkEurope azokan izango da, zortzigarren urtez jarraian. Hil honen 24tik 26ra izango da azoka, Anberesen.
Bilboko Portuaren bitartez lan egiten duten enpresen ordezkaritza zabal bat izango da Anberesen, eta azalduko dute nolako esperientzia eta espezializazio-maila handia duen portuak merkantzia konbentzionalerako logistika-zerbitzuetan; bereziki, era guztietako proiektu-kargetan.
Merkantzia orokor konbentzionala interes handiko segmentua da Portuan; karga lehorraren % 22 da orain, eta hazkunde handia izaten ari da, gainera. Azken urteotan, Bilboko portuaren sakonera handiek eta toki erabilgarriak erakarrita, karga berezien edo merkantzia orokor konbentzionalaren ekoizle garrantzitsuak ezarri dira portuan. Zenbait enpresa berri sartu dira, hala nola Gamesa, Lointek eta, duela gutxi, Haizea Wind. Lehendik zeuden, besteak beste, Navacel, Vicinay Cadenas eta Arcelor Mittal.
Gaur egun, Bilboko Portuak 910.000 metro karratu eta 6.000 metro lineal ditu merkantzia orokor konbentzionalerako baliagarri; eta, dagoen eskaria izanda, Portuko Agintaritza eremu berriak sortzen ari da, hala portuan nola Pancorboko eta Arasurreko portu lehorretan. Epe ertainean, portuak 30 hektarea gehiago izango ditu, eta 20 hektarea baino gehiago Burgosen eta Araban.
Hauek joango dira ordezkaritzan, Basque Country Logistics-en (336 standa -4. Halla) zerbitzuak eta instalazioak aurkeztera: Bilboko Portuko Agintaritza, UniportBilbao elkartea, A. Pérez y Cía., Agencia Marítima Condeminas Bilbao, Asta Logistik, Asthon Cargo Bilbao, Bergé Marítima Bilbao, Consignaciones Toro y Betolaza, Embalan3, Sistemas de Embalaje, E. Erhardt y Cía, Erhardt Proyectos, MaerskSpain, Marítima Davila Bilbao, Marmedsa Noatum Shipping Agency, NovocargoProjects, Paceco España, Servicios Logísticos Portuarios SA (SLP), Sparber Líneas Marítimas, Tiba Spain, Trans European Transport Suardíaz, Vapores Suardiaz Norte eta Vasco Catalana Group.