Portuko Agintaritzak sustatzen du erakusketa; helburu didaktikoa du, bai eta ikusleak entretenitzea ere, eta teknologiarik modernoenak erabili dira hura antolatzeko
Teknologia, diseinua eta komunikazioa dira Bilboko Portuak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan eraiki duen Port Center dibulgazio-zentroaren hiru zutabeak. Ia 400.000 euroko inbertsioa egin du Portuko Agintaritzak; erakusketa, berriz, Museoari lagako dio.
Helburu didaktikoa du zentroak, eta entretenimenduari ere garrantzi handia ematen dio. “Hezigarria-entretenigarria” eta “didaktikoa-erakargarria” dira proposamenaren binomioak. Hiru enpresa hauek gauzatu dute proposamena: Telesonicek (ikus-entzunezko soluzioak), Virtualwarek (softwarearen diseinua) eta Ortzadarrek (museografia). Puntakoak dira hiru enpresa horiek, bakoitza bere alorrean.
Europako beste hiri batzuetan ere baliatzen dute Port Center kontzeptua. Itsas Museoaren balio-proposamenean sartzen da proiektua, eta indartu egiten du. Bigarren solairuko 418 m2 hartzen ditu, gutxi asko. Alde batetik, Bizkaiko Golkotik euskaldunok itsasoarekin izan dugun lotura azaltzen du Museoak, itsas ondarea babesten du, eta gure jakintzak eta tradizioak sakonago ezagutzeko aukera ematen digu; bestetik, oraina eta geroa hurbiltzen dizkigu Port Centerrek, Bilboko Portua elementu eragile duela.
Honenbestez, eremu museografiko berri bat dakarkio proiektu horrek Itsas Museoari, eta aberastu egiten du Bilboko eskaintza kulturala eta ludikoa; horrez gain, herritarrei hurbiltzen die portua: zer den eta zer adierazten duen azaltzen die, eta Bizkaiko jarduera sozioekonomikoan garrantzizkoa den eragile garrantzitsutzat agerrarazten. Hala, bada, portua ezagutzeko eta haren eta hiriaren arteko harreman iraunkorrago bat eratzeko tresna bikain bat sortu da, adin guztietako jendearentzat baliabide bikainak dituena.
Zentroaren eduki-eskemak lagundu egiten du hobeto ulertzen portuko jarduera komertzial eta industrialak, merkantzia-motak, nazioarteko merkataritza, portuko lanbideak, portuaren eta hiriaren arteko lotura eta jasangarritasunaren alde portuak egiten duen lana.
Sei bloke edo modulu handitan dago banatuta erakusketa, eta, hitzaurre gisara, portuaren aurkezpen bat ere badu. “Sarrera-ate” batek —Portuko Agintaritzaren (Bilbao Port) tamaina handiko logotipoa— bereizten du Port Centerren hasiera Museoaren gainerako eremuetatik.
-
- PORTUAREN DESKRIBAPENA
- Deskribapen orokorra
- Helburuak: portuaren azpiegitura handi gisara ezagutaraztea, portuan zerbitzu ematen duten enpresen jardueraren berri ematea, eta zerbitzu horiek zer merkatuk eta bezerok baliatzen dituzten zabaltzea.
- Eszenografia: portuko kai-muturraren simulazio bat, 15-20 lagunentzako banku luze gisara erabil daitekeena. Uraren gainean, berriz, Abraren maketa zuri bat dugu, eskalan egina, elementu orografiko nagusiak erakusten. Bideo-proiekzioko sistema baten bidez, maketa “bizidun” bihurtzen da eta informazio dinamikoa ematen digu lau alderdi nagusi hauei buruz:
- Portuaren hazkundea: Kanpoko Abraren eraikuntzaren bilakaera.
- Zerbitzu-dibertsifikazioa: portuko lan-eremua: ontziratu gabeko produktuak, kontainerrak, eremu industriala, energiagunea…
- Bilbao Port. Ate bat munduari zabalik. Portuaren egungo eta etorkizun hurbileko ikuspegi bat.
- Deskribapen orokorra
- PORTUAREN DESKRIBAPENA
Maketaren gainean egiten den proiekzio zenitalaz gain, paretan ere egiten da beste bat, datu osagarriak azaltzeko.
-
- Garrantzi ekonomikoa
- Helburuak: portuaren garrantzi ekonomikoaren berri ematea herritarrei
- Eszenografia: bideo-mapping bidez emandako informazioa horma grafiko batean azaltzen da (zenbat lanpostu sortu diren, zer eragin duen BPGan…)
- Garrantzi ekonomikoa
- PORTUKO AZPIEGITURAK
- Deskribapen orokorra
- Helburuak: ontzi bat portura hurbiltzen denetik jarraitu behar izaten den prozesua (ontzia amarratzea, merkantzia deskargatzea…) eta egiten zaizkion kontrolak erakustea; prozesu horretan esku hartzen duen giza faktoreaz sentsibilizatzea bisitariak, portuan dihardutenen lanaren eta lanbideen berri ematea, bai eta prozesuak behar dituen azpiegiturena ere.
- Eszenografia: banku luze batean eta kontrol-mahai batean, portuko kontrol-zentro baten simulazioa egiten da, lau telebista-pantailak osatzen duten 2 m x 1,80 m-ko pantaila handi baten bidez. Prozesuaren protagonista guztiak azaltzen dira hor, hots, engranaje osoak behar bezala funtzionatzeko esku hartzen duten lanbide guztiak.
- Energiagunea
- Helburuak: Arku Atlantikoko energiagune nagusi den Bilboko portuaren ezaugarriak plazaratzea eta instalazioen ahalmena erakustea (merkantzia- eta enpresa-motak).
- Eszenografia: likido-tanga baten barruan, 360 graduko irudi batean, gune hori osatzen duten enpresak azaltzen dira (izena, deskribapena, kokapena).
- Ingurumen-jasangarritasuna
- Helburuak: Bilboko Portuko Agintaritzak ingurumenarekiko duen konpromisoa eta sentsibilizazioa erakustea.
- Eszenografia: zenbait kartelen bidez erakusten dira ingurumen-jasangarritasunaren alorrean egiten diren lan guztiak: airearen kalitatea, uraren kalitatea, zarata, hondakinen kudeaketa, ekoeraginkortasuna, ontziek eragiten duten kutsadurari buruzko MARPOL hitzarmena…
- Merkantzia-trafikoa
- Helburuak: merkantzia batek jatorritik helmugaraino egiten duen bidearen urrats guztiak azaltzea, batez ere portu-instalazioetakoak.
- Eszenografia: hogei oineko kontainer bat da protagonista. Birtualki eratutako bideozko simulagailu bat dago haren barruan, eta mugimendu errealak eragiten ditu kontainerrean zehar (garabia igotzea, ontziaren kulunkatzea, kargaren desplazamendua…). Mugimendu simulatu horren osagarri, bibrazio-sistema bat dago aulkien pean, are gehiago nabari dadin higidura-sentsazioa. Hartara, kontainer baten barruan bidaiatzen ari dela irudituko zaio erakusketara etorri den bisitariari. Ikus-entzunezko ekoizpenak, berriz, olioa du protagonista: Tuteran ontziratzen da, kamioiz eta trenez eramaten da portura; han, manipulatu eta ontzi batean kargatzen dute, esportatzeko.
- Kontainerra eta ontzi baten karga
- Helburuak: ontziak behar bezala kargatzearen eta deskargatzearen garrantzia ezagutaraztea, eta jendearen logika-, espazio- eta manipulazio-gaitasunak sustatzea.
- Eszenografia: ontzi bat kargatzeko garabi bat manipulatuz ematen diren pausoak simulatzen dituen joko interaktiboa, prozesuaren puntu kritiko guztiak aintzat hartzen dituena.
- Jokoaren ondoan, pareta grafiko batean daude ikusgai gaur egun gehien erabiltzen den karga-unitatearen ezaugarriak: kontainerrarenak, alegia.
- Pertsonen zirkulazioa
- Helburuak: Bilboko Portuko Agintaritzak ingurumenarekiko duen konpromisoa eta sentsibilizazioa erakustea.
- Eszenografia: zenbait kartelen bidez erakusten dira ingurumen-jasangarritasunaren alorrean egiten diren lan guztiak: airearen kalitatea, uraren kalitatea, zarata, hondakinen kudeaketa, ekoeraginkortasuna, ontziek eragiten duten kutsadurari buruzko MARPOL hitzarmena…
- Deskribapen orokorra
- ONTZIA
- Helburuak: ontzien alderdirik garrantzitsuenak, ontzi-mota aipagarrienak eta propultsio-motak erakustea.
- Eszenografia: beirazko kubo/ispilu beltz eta handi bat ikusten da, eta haren barruan “taupaka” dabilen bihotza: ontziaren motorra. Antelio deritzon beira-mota hori dela eta, argiztatzen denean bakarrik ikusten da kuboaren barrua. Kasu honetan, argi gorria ematen dute fokuek, bihotzaren taupadaren eta ontzi bateko motorrak duen garrantziaren arteko metafora moduko bat sortuz.
- Beirazko kuboaren inguruan, berriz, atzetik argiztatutako panelak daude, helburuan aipatutako informazioa dutela, eta hiru ontziren maketak.
- IBILBIDE KOMERTZIALAK
- Helburuak: munduko gainerako herrialdeekiko harreman komertzialen berri ematea: zein diren portu eta lurralde nagusiak, zer merkantzia garraiatzen diren eta zer ibilbide egiten dituzten, “itsasoko autobideak” zer diren, lurreko konexio nagusiak non dauden…
- Eszenografia: kontinente guztiak erakusten dizkigun lurbira-globo bat da modulu horretako protagonista. Haren ondoan, 65″-eko mahai multitaktil bat jarri da, sei lagunek batera jarduteko aukera ematen duten joko interaktiboz hornitua. Haurrentzako eta familientzako dago pentsatua. Joko horien bidez, zenbait gauza ikas dezakete bisitariek ibilbide komertzialei buruz: portu nagusiak, herrialdeak eta kargak, itsasoko autobideak, lurreko konexioak…
- Joko horren aurrez aurre dagoen paretan, berriz, tamaina handiko beste ukipen-pantaila bat jarri da, zenbait informaziorekin: karga-motak, konexioak, nazioarteko merkataritza, eta abar.
- Morse kodez mezuak transmititzeko bi itsas foku ere badaude eremu horretan, bat balkoi korrituaren alde banatan.
- KULTURA-JASANGARRITASUNA
- Helburuak: egungo Bilbo metropolitarraren eraberritzean portuak duen garrantzia nabarmentzea, portuko jarduerarekin lotura duen ondare historiko eta kulturalaren garrantzia zabaltzea, itsasadarraren gizarte-nortasuna portuko jarduerarekin uztartzea, eta ekitaldi xumeak egiteko lekua izatea.
- Eszenografia: eremuaren aurrealdea 9 m zabal eta 1,80 m altu den pantaila batek estaltzen du. Ikuslea “inguratzen” duten proiekzioak egiten dira pantaila horretan, itsasadarraren gizarte-nortasunarekin lotura duten emozioak eta sentimenduak sorrarazteko. Eszenografiaren osagarri, aulki-formako lau mutiloi eta hiru banku korritu daude.
- Inguru hori Itsas Museoaren harrera-eremu gisara erabiltzeko eta aurkezpenak edo ekitaldi xumeak egiteko dago diseinatuta. Horregatik, ezkutuko gurpilak dituzte banku korrituek, behar izanez gero eremu hori libre uzteko.
- ETORKIZUNERA BEGIRA
- Helburuak: Bilboko portuak hazteko eta sendotzeko dituen planen berri ematea.
- Eszenografia: irteera-eremuan, Bilboko portuaren etorkizuneko planei buruzko panelak (irudiak, testuak, grafikoak…) korridorearen alde bietara.
ERREFERENTZIAKO ESZENOGRAFIA
Itsas Museoaren eremua aprobetxatuz, ikusleak “hartzen” eta “agurtzen” dituen elementu eszenografiko handi bat jarri da. Beheko solairutik, goikotik eta Port Centerren azken tartetik ikusten da elementu hori
Honenbestez, sarrera-txartela baliozkotu ondoren, beheko solairutik ikusten da Petronor konpainiaren lehen petrolio-ontzia izan zen Muñatonesen branka, tamaina handikoa (4,5 m luze eta 1,80 m sakon). Museotik irtetean, berriz, petrolio-ontziaren istriborreko amula ikusten da.