Erresuma Batuarekiko trafikoaren % 35 bereganatzen du Bilbok, eta lider da Espainiako portuen artean
Aurten ere Multimodalen izango da Bilboko Portuko Agintaritza, Erresuma Batuko eta Irlandako topaketa logistikorik handienean alegia, Birminghamen, maiatzaren 1etik 3ra bitartean.
Erresuma Batua da Bilboko Portuko zirkulazioaren jatorri- edo helburu-herrialde nagusia: 4,6 milioi tona, urtean, hots, Espainiar Estatuaren eta Erresuma Batuaren merkataritzaren % 35. Hori dela eta, lider da Bilbo, interes orokorreko portuen artean, herrialde harekiko merkataritzan.
Produktu ugari inportatzen eta esportatzen da Bilboko portutik, batez ere zementua eta klinkerra; ardoak, edariak eta alkoholak; burdin txatarra, produktu kimikoak, produktu siderurgikoak, eraikuntzarako materialak, elikagaiak, automobilak eta haietarako piezak, kontserbak eta frutak, barazkiak eta lekaleak.
Hauen berri emango du Portuko Agintaritzak 3065 standean (4.
halla, Basque Country Logistics marka-deitura): Britainia Handiarekiko itsas zerbitzuak eta epe ertainera Bilboko Portuak izango dituen azalera berriak, hala nola erdialdeko kai-muturra eta Pancorbon eta Arasurren garatzen ari den portu lehor berriak.