Bilboko Portuko komunitateko hogei bat enpresak, tartean Bilboko Portuko Agintaritzak, Breakbulk azokan parte hartuko dute, maiatzaren 12tik 15era, Anberesen.
Bilboko Portua —merkantzia konbentzionalean, “heavylift”ean eta “project cargo”n espezializatua— 336H4 standean egongo da, Basque Country Logistics markako partaidetzaren barruan, Bilboko Portuak halako merkantzien zamaketarien esku jartzen dituen zerbitzuen eta azpiegituren berri emateko eta EAEko ahalmen logistikoa azaltzeko.
2013an, Bilboko Portuko terminalek 3,1 milioi tona “Breakbulk” merkantzia jaso zituzten; besteak beste, proiektu-karga eta “heavylift” delakoa.
Azken atal horretan, 2013an, garraio berezira sartzeko 3.445 eskaera kontabilizatu ziren; hots, asteko 64 bidalketa. Nabarmentzekoa da, gainera, “breakbulk” kargen % 35 inguru ibilgailuen zirkulazioari dagozkiola, eta horrek Bilboko Portuak dituen aukera operatiboen berri ematen digu. Eskaintza
horretarako, askotariko garraioetako eta jatorritik helmugaraino haiek antolatzeko eta koordinatzeko benetako espezialistak ditu.
Enpresa hauek osatzen dute aurten BILBOKO PORTUKO ordezkaritza:
- Agemasa
- Agencia Marítima Condeminas Bilbao
- Asta Logistik
- Bilboko Portuko Agintaritza
- Bergé M. Bilbao
- Consignaciones Toro y Betolaza
- E. Erhardt y Cía.
- Europea de Consignaciones (Ecosa)
- Marítima Davila Bilbao
- Marítima Transoceánica SA (Matransa)
- Marmedsa Noatum Shipping Agency
- Onecargo
- Seatrans Maritime
- Sparber Group
- Tiba Internacional
- Toldos Titán
- Vapores Suardiaz Norte
- Vasco Catalana Group
- Vasco Navarra de Navegación
- Vasco Shipping Services
- UniportBilbao / Portu Erkidegoa