Cool Logistics nazioarteko konferentzia Algecirasen egingo da aurten, irailaren 26an eta 27an, eta Bilboko Portuko Agintaritzak produktu galkorrak garraiatzeko bere eskaintza aurkeztuko du han. Aurten, bederatzigarren aldiz egingo da hitzordu hori, non elkartzen baitira karga galkorren jabeak eta hotz-kateko logistikaren eta garraioaren mundu osoko profesionalak, merkatuko joera nagusiak eta karga hoztu eta izoztuak nazioartean mugitzeko dauden jardunbide egokienak aztertzeko.
Hitzaldiez gain, erakusgune bat dago, eta, han, Bilboko Portuaren ordezkariek portuaren eskaintza ezagutaraziko dute.
Bilboko Portua, garrantziari dagokionez, Espainiako laugarren portua da: 31,9 milioi tonako trafikoa du guztira, haietatik 6,3 edukiontzi bidez garraiatuak. Azken urteotan, fruten eta barazkien sarrera- eta irteera-fluxuak handitzeko apustu handia egin du. Alor horretan, Mercabilbaorekin lankidetzan dihardu, sinergiak aprobetxatuz, karga-bidaltzaileberriak eta itsas linea berriak erakartzeko. Iberiar penintsulako
iparraldeko elikagai galkorren banaketarako zentro handiena da Mercabilbao. Iaz, Bilboko Portuak salerositako barazki eta fruten kopuruak % 17 egin zuen gora. Bere aldetik, Mercabilbaok 217 milioi kilo fruta eta barazki baino gehiago merkaturatu zituen.