Hil honetan, Bilboko Portuko Agintaritzak lanegunetan ere egingo ditu helduentzako doako bisita gidatuak Bilboko Portuan. Bisita horiek normalean asteburuetan egiten dira, baina urtarrilaren 2ra arte astelehenetik igandera bitartean izango dira, nahi duenak aukera izan dezan bere oporretan portuko jarduera eta Bilbo osorako duen garrantzi estrategiko eta ekonomikoa ezagutzera etortzeko, egun hauetan egiten den kontsumoa dela-eta portuko jarduera handiagoa den garai honetan.
Ibilbidea autobusez egiten da, 10:30ean hasita Santurtziko turismo-bulegoan, eta bi ordu irauten du, gutxi gorabehera. Interesa dutenek aurrez eman behar dute izena, ezagutuportua@bilbaoport.eus helbidera idatziz edo www.bilbaoport.eus.webgunera sartuz.
Bisitan, portuko eremurik zaharrena nahiz itsasoari kendutako tokietan eraikitako kai berriak ikusten dira. Besteak beste, hauek ikusten dira: kontainerrak kargatzeko eta deskargatzeko kaia, ro-ro merkantzia garraiatzeko bereziki prestatutako ro-ro
arrapalak, produktu galkorrentzako biltegiak, kontrol fitosanitarioak egiteko laborategiak, tamaina eta/edopisugatiko karga bereziko kaiak, eta petrolio-ontzi eta gasontzi handiek atrakatzen duten eta Espainiako lehen itsas parke eolikoa dagoen eremu industriala. Bisita horien helburua Portuaren jarduera herritarrei hurbiltzea da, modu atsegin batean, eta haiei ezagutaraztea zer garrantzi estrategiko eta ekonomiko duen Bizkairako eta Euskadi osorako.