Bilboko Portuko Agintaritzak, UniportBilbaorekin batera, Intergune azokan parte hartzen du, urriaren 26an eta 27an BECen egiten den nazioartekotzeko topagunea.
Intergunek SPRI Taldearen bitartez Eusko Jaurlaritzak kanpora atera daitezen enpresen esku jartzen dituen zerbitzu, finantzaketa eta laguntza guztiak biltzen ditu. Nazioartekotze horretan, logistikak funtsezko zeregina du. Horregatik, Bilboko Portuak stand bat izango du (B17, Luxua aretoa), enpresa inportatzaileei, esportatzaileei eta kanpo-merkataritzan aritzen diren gainerako eragileei Bilboko portuko komunitate logistikoa osatzen duten enpresek eskaintzen dituzten zerbitzu logistikoen aukera zabalari buruzko informazioa eta aholkuak emateko.
Bilboko Portutik era guztietako produktuak esportatzen eta inportatzen dira, hala nola kontserbak, frutak eta barazkiak, produktu kimikoak, automobilen piezak, produktu siderurgikoak, osagai eolikoak edo makina erreminta, tamaina, pisu edo bolumen guztietakoak, eta edozein tokitara.
Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: itsas lineak, aduanako bulegoa, kontsumo-produktuak edo produktu industrialak ikuskatzeko izapide administratiboa, biltegiratzea, lurreko garraioa, aholkularitza juridiko espezializatua, aholkularitza eta kanpoan erosi edo saltzeko behar den guztia.