Otsailaren 26an eta 27an, Bilboko Portuko Agintaritzak eta UniportBilbaok Empack y Logistics & Automation Bilbaon hurbilduko diete Bilboko Portuaren proposamen logistikoa ontzi-, enbalaje-, barne logistika-, logistika- eta garraio-sektoreetako profesionalei.
Stand bat (2D11) izango dute BECen, bisitariei harrera egiteko, eta, era berean, bi mahai-inguru antolatu dituzte hilaren 26rako, asteazkena. Lehenengoa 12:15ean hasiko da, eta Nuria Lacaci Espainiako Zamaketarien Elkarteko idazkari nagusiak moderatuko du. Izenburua: “Salgaien garraioari aplikatutako AA”. Bertan parte hartuko dute Carlos Gallo, Espainiarako Country Manager TRANSFOLLOW-en, AA landuko duena ikuspen dokumentala hobetzeko; Leticia Álvarez, Kontu Estrategikoen Zuzendaria: Energia, Utilities eta Logistika GOOGLE CLOUD IBERIAn, Google AIaren erabileraren inguruan hitz egingo duena prozesuak hobetzeko: OCR eta ibilbideen optimizazioa; Paco Iranzo, MOJITO 360ko Eragiketetako zuzendariak, horniketa-katearen kontrolari buruz duen esperientziaren berri emango du; eta Rodrigo Martínek, FIELDEASeko Logistika eta Garraioko zuzendariak, “Datuetatik Erabakietara: IA Yard-aren Optimizazio Logistikoan eta Kudeaketan” gaia landuko du.
Bigarren mahaian “Logistika sektorerako hondakinen balorizazioa, esparru arauemaile berrian” izango dute hizpide. Eguerdiko ordu batean hasiko da eta Natividad Rodriguez UniportBilbaoko zuzendaria izango da moderatzailea.
Parte-hartzaileak: Arancha Bengoechea, Anderseneko Zuzenbide Publiko eta Erregulatzaile arloko zuzendarikidea, ontziei eta hondakinei buruzko legediaz mintzatuko da – 1055/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa eta 2025/40 Erregelamendua (EB) – eta haien aplikazioa sektore logistikoan. Iagoba Manzano, Contenorreko Negozioen Garapeneko zuzendaria; eta Izaro de la Peña, Contenorreko ingurumen-arduraduna, Logistika-sektoreko hondakinen balorizazioaz arituko dira.
Aurrekoetan bezala, azokara bertaratzen diren profesionalek bisita gidatua egin ahal izango dute, standean izena eman ondoren, eta, oraingoan, Mercabilbaora joango dira, Iberiar Penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketa-zentro handienera.