Bekak, beste urteetan baino iraupen luzeagokoak, Portuko Agintaritzako sail ezberdinetan garatuko dira eta erriberako udalerrietan bizi diren gazteei zuzenduta daude.
Jarraiko bosgarren urtez, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak “Enpresan Praktikak egiteko Programa” eskaintzen du. Aipatutako hau, patronatoko kideen lankidetza markoaren barruan, Bilboko Portuko Agintaritzaren sail desberdinetan garatuko da. Hamar plaza eskaintzen dira eta denak, unibertsitate ikasketetan edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan titulatuta dauden 30 urte beherako gazteei zuzenduta daude. Interesatuta daudenak gainera, langabezian egon behar dira eta ezin dute beren prestakuntzarekin zerikusia daukan aurretiazko esperientza kualifikaturik izan ez eta inoiz ez praktika profesionaleko bekarik izan ere. Eskakizun guzti hauek, bekak kudeatzen dituen Novia salcedo Fundazioak ezarritakoak dira.
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak praktika guztiak finantzatuko ditu. Onuradunak, Fundazioa osatzen duten bederatzi udalerrietako baten erroldatuta egon behar dira (Bilbao, Erandio, Leioa, Getxo, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena).
Programarako eskabideak aurkezteko epea urriaren 7an amaituko da eta praktikak urriaren 28an hasiko dira. Bekek zortzi hilabeteko iraupena izango dute, aurreko edizioetan baino gehiago, bekadunei prestakuntza egokiagoa eman ahal izateko. Eskabideak, Novia Salcedo Fundazioaren bidez egingo dira. Praktikak, 25 ordu astean, astelehenetik ostiralera eta goizez egingo dira.
Arlo funtzional bakoitzaren programa, oinarriak eta eskaintza espezifikoak, erriberako Udaletako web-orrietan eta fundazioaren webgunean argitaratuta daude.
Fundazioari buruz
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa erriberako bederatzi udalerriek, hau da, Barakaldo, Bilbao, Erandio, Getxo, Leioa,
Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zierbena, eta Bilboko Portu Agintaritzak osatuta dago, eta portuko jarduerarekin zerikusia daukaten hogei bat enpresa eta erakunderen laguntza dauka.
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren helburu nagusia, arlo soziokulturalerako eta aisialdirako interes orokorreko planak eta ekintzak sustatzea eta garatzea da, euren bidez Bilboko Portuak eta Bilboko itsasadarrak gaur egun eta historian zehar itsasertzeko udalerrien garapen ekonomikoan eta sozialean eta haien integrazioan izan duten garrantzia hobeto ezagutzeko, bai eta portu sektorean berrikuntzari lotuta dauden proiektuak eta ekimenak sustatu eta garatzea ere.
Fundazioaren xedeak, ikerketa-lerroak garatzea eta sustatzea; mintegiak, sektorekako topaketak eta trebakuntza-ikastaroak antolatzea eta egitea portuarekin eta udalerriekin loturiko sektoreetan; portuko gaietan trebatzeko bekak eta laguntzak ematea; portuko zerbitzuei buruzko azterketa-proiektuak egitea; azoka, mintegi eta bestelako foroetan parte hartzea; arlo sozialean, kulturalean eta kirol-arloan egiten diren jarduerekin bat egitea eta halakoak babestea; sektoreko administrazioen, erakundeen edota eragileen arteko lankidetza sustatzea; eta inguruan dauden irabazi-asmorik gabeko gainerako erakundeekin lankidetzan aritzea dira.