Nazioarteko azoka Madrilgo IFEMAn egingo da urriaren 23tik 25era
Parte hartu aurreko egunetan zenbait lan jardunaldi egingo dituzte Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako enpresen hogeita hamar arduradunekin
Helburua, frutak eta ortuariak Europa iparraldera eta Penintsula bertara berbidaltzeko eta Hego Afrikatik, Hego Amerikatik eta Erdialdeko Amerikatik generoa ekartzeko estrategia bateratuaren abantailak balioan jartzea da
Laugarren urtez jarraian, Mercabilbao eta Bilboko Portua elkarrekin joango dira Fruit Attraction azokara (urriaren 23tik 25era IFEMAn). Nazioarteko fruta eta ortuari ekoizpenaren ordezkaritza zabalena jasotzen duen nekazaritza sektoreko ekitaldi nagusia da.
Baterako partaidetza horren bezperatan, zenbait lan jardunaldi egingo dituzte Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako enpresen hogeita hamar arduradunekin, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza sailaren laguntzarekin.
Bi lan komertzial horien helburua, Mercabilbaok eta Portuak Hegoafrikatik eta Hego Amerikatik datorren generoa sartzeko atea bilakatzeko egin duten apustua eta frutak eta ortuariak Europara eta Penintsulako gainerako lekuetara berbidaltzeko duten gaitasuna balioan jartzea da, barazkien eta fruten errepideko garraioaren aurreko, eta Hego Afrikatik, Hego Amerikatik eta Erdialdeko Amerikatik generoa sartzeko alternatiba.
Bilboko Portua, produktu galkorren banaketarako Europarekin eta Iberiar Penintsularekin ondoen konektatuta dagoen Atlantikoko portua da. Bere ro-ro terminalak eta itsasoko autopistak ezagutaraziko ditu, eta baita 540 reefer konexio puntu eta 21 metroko kalatua dituen edukiontzi terminala, xede anitzeko terminalak, biltegiratze eta banaketa gunea, Progecoren eta Frioporten galkorren biltegiak eta baita astean bi irteera dituen eta MacAndrews-ek kudeatzen duen Murtziarekin dagoen reefer trena ere.
Horrez gain, edukiontzi terminala Estatu iparraldeko garrantzitsuena eta, aldi berean, kalatu handienekoa. Noatum Container Terminal Bilbaok kudeatzen du eta operatiba guztia arintzen eta sinplifikatzen duen sarbide automatikoa du, produktu freskoen garraiolariena barne.
2017an, fruten eta ortuarien Bilboko Portuko trafikoa 136.000 tonakoa izan zen. Ortuarien trafikoan, tipula, baratxuri eta porru, patata eta zitriko partida azpimarratu behar da.
Mercabilbao
Mercabilbaoren eta Bilboko Portuaren arteko lankidetza, banaketa zentroak kateari balio erantsia emateko estrategiaren barruan sartzen da, ohikoak ez diren beste jomuga batzuetara heltzeko aukera emanez eta karga mistoak bidaltzeko aukera eskainiz. Horrelako eragiketak errentagarriak dira baliabide mailan eta ekonomiaren eta denboraren aldetik, Bizkaiko hiriburuaren kokaleku estrategikoari, dauden azpiegiturei, biltegi logistikoei eta garraioen joan-etorriei esker, nekazaritza-fruta sektoreko operadoreentzat horrek dakarren abantaila lehiakorrarekin.
Mercabilbaok duen kokagune estrategikoa dela eta, Paris-Hendaia-Madril ardatzak bat egiten duen puntutik oso gertu, Kantaurialdeko autobiaren ondoan, eta lotura zuzenarekin autobide sarearekin, Bilboko Portuarekin batera leku ezin hobean dago nazioartekotze estrategia eraginkorra eta kalitatezkoa aurrera eraman ahal izateko. Abantaila lehiakorra da ortuarien eta fruten sektoreko operadoreentzat, baliabideen, ekonomiaren, denboraren, dauden azpiegituren edo biltegi logistikoen ikuspegietatik.
2017an, Mercabilbaoren komertzializazioa 249.800 tonatik gorakoa izan zen, eta horietatik 219.429 tona frutak, barazkiak eta ortuariak izan ziren.