Bilboko Portuko Agintaritzak oso balantze positiboa egin du Fruit Attraction nazioarteko azokan izan duen parte-hartzearen inguruan; besteak beste, bilera asko egin ditu sektoreko handizkako merkatariekin, Bilboko portutik egiten diren fruta- eta barazki-esportazioak hazten ari diren honetan.
Portuko ordezkariek nabarmendu dute distantzia laburreko linea ugari daudela erabilgarri bai itsas zerbitzuan, bai trenbide-zerbitzuan, eta, horri esker, Europako iparraldera eta Iberiar penintsulara bertara frutak eta barazkiak banatzeko ondoen konektatutako Atlantikoko portua da.