Bilboko Portuak % 6,5eko hazkundearekin amaitu du urteko hirugarren hiruhilekoa. Bilboko dartsenak 24,2 milioi tona aldatu ditu lekuz; kopuru absolututan, 1,5 milioi euro inguruko hazkundea izan du.
Datu horiek berretsi egiten dute 2013an hasitako goranzko joera, eta indartu egiten dute aurten —eta, bereziki, azken hilabeteotan— izan den etengabeko hazkundea.
Ontziratu gabeko likidoei esker izan dira gorakadak; % 15 hazi dira merkantzia horiek. Karga lehorrak, bestalde, % 2 egin du behera, baina, Bilboko Portuko Agintaritzaren aurreikuspenen arabera, trafiko horiek berreskura daitezke azken hiruhilekoan. Kontainer-kopurua (TEU) iazko garai bereko kopuruaren antzekoa da.