Gaur iritsi diren bi gurutzaontziak aintzat hartuta, Bilboko Portuak markak hautsita itxi du Getxoko itsas estazio berria estreinatu den urtea. Guztira, 61 gurutzaontzi porturatu dira, iaz baino 10 gehiago; batez beste, astean gurutzaontzi bat pasatxo.
Oraindik ez dugu itxi bidaiari-kopurua, baina 80.000tik gora izango dira; beraz, esan dezakegu oso urte positiboa izan dela hau Euskadiko gurutzaontzi-turismoarentzat.
Eskala guztiak aintzat hartuta, hamar lehen aldikoak izan dira, sei kasutan gaua igaro dute gurean, eta bitan hiru gurutzaontzik bat egin dute egun berean. Gaur amaituko dute denboraldia Europa gurutzaontziak, Hapag Lloyd konpainiarena (RCCL taldea), eta Aurora gurutzaontziak, P&Orena (Carnival taldea). Europa gurutzaontzia 7etan porturatu da, eta 20etan abiatuko da; Aurora, berriz, 7,45ean iritsi da, eta 17etan joango da. Europa gurutzaontzian, 279 bidaiari ontziratu dira, eta 266 porturatu; Aurora, berriz, 1.912 turistarekin iritsi da. Guztira, ia 2.500 bidaiari pasatu dira gaur Getxoko gurutzaontzien terminaletik.
Bilboko Portuko Agintaritza gustura dago gorakada hori ikusita, zeinean eragina izan baitute lan komertzial biziak eta bidaiarien terminal berriak.
Martxoan, Miami/Fort Lauderdale azoka egiten denean —nazioarteko zirkuituko garrantzitsuena—, 2018rako aurreikuspenen berri emango da.