Aurten Bilboko Portuan geldialdia egingo duten gurutzaontzien kopuruak gora egiten jarraitzen du. Oraindik goiz da kopuru bat zehazteko; izan ere, gerta liteke urtearen lehen hilabeteetan aldaketaren bat izatea. Hala ere, orain arteko aurreikuspenen arabera, % 25 egingo dute gora bai geldialdi-kopuruak, bai bidaiari-kopuruak. Hala, atrakatzeak 55 inguru izan litezke, eta bidaiari-kopurua, berriz, 71.200etik hurbil ibiliko da.
Igoera aurreikusten denez, eta ikusirik Euskadik gero eta interes turistiko handiagoa pizten duela eta adituen arabera sektoreak gorakada izango duela, Bilboko Portuak maiatzean bukatuko ditu Getxoko zerbitzu-eremuan hirugarren atrakaleku bat eraikitzeko lanak, eskaerari erantzun ahal izateko.
2013ko balantzea
2013an, Bilboko Portua izan zuten sarbide 57.000 bidaiarik, eta Getxon, Bilbon eta Bizkaiko eta Euskadiko beste hainbat lekutan izan ziren. Portuko instalazioetan, 44 bidaiari-ontzi hartu ziren guztira.
Nazionalitateen arabera, bidaiari ingelesak (bidaiari guztien % 33) erakartzen ditu gehien Euskadik. Azken hiru urteotan, haien ondoren, espainiarrak (% 20), iparramerikarrak (% 19) eta alemaniarrak (% 5) dira nagusi.