Bisitak asteburuetan izango dira, eta nahitaezkoa izango da aldez aurretik izena ematea
Maiatzetik aurrera, Bilboko Portuak “ateak zabalik” izango ditu asteburuetan, jakin-mina duten herritarrek Santurtziko eta Zierbenako instalazioak ezagutu ditzaten, eta portuak zer historia, zer jarduera eta zer garrantzi duen euskal ekonomian jakin dezaten. Bisitak doakoak dira, eta “Ezagutu Portua” programaren barnean sartzen dira; Bilboko Portuko Agintaritzak urtarrilean jarri zuen martxan programa hori ikasleentzat, eta helduei zabaldu zaio orain aukera.
Larunbat eta igandeetan egingo dira ibilaldiak, autobusez. 10:30ean hasiko da bisitaldia, eta bi bat ordu iraungo ditu.
Bisita egin aurreko asteazkenean eman behar da izena, beranduenez, eta eskaera-ordenaren arabera esleituko dira lekuak. Banakoentzat zein taldeentzat egin daitezke lekua gordetzeko eskaerak, bidez:
- helbide elektroniko honen: ezagutuportua@bilbaoport.es
- Web: www.bilbaoport.es
Eskolek beste aukera bat izango dute
Ikastetxeei urtarrilean egin zitzaien gonbitak hain harrera ona
izan du, ezen ekainera arteko eskola-egun guztiak erreserbatuta baitaude dagoeneko. Hilabete hauetan, 2.000 bat ikasle izango dira portuaren kaietan.
Horrenbestez, datorren ikasturtean programarekin jarraitzea erabaki da, eta, maiatzean, Portuko Agintaritza berriro ikastetxeekin harremanetan jarriko da, doako bigarren bisita-programa bat antolatzeko. Ikasturte honetan portuan izan ez diren ikastetxeei emango zaie lehentasuna, bai eta itsasadarreko udalerrietakoei ere.
8-14 urte bitarteko ikasleentzat dira bisitak. Egunero egiten dira bisitaldiak, astelehenetik ostiralera, eskola-egutegiaren arabera, eta ordutegi malgua dute, ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitzeko.