Bilboko Portuak garraio-kudeatzaileekin eta armadoreekin zituen harremanak sendotu ditu Houstongo Breakbulk Americas azokan, irailaren 27tik 29ra. Azoka hori, haren ordezkarien iritziz, “hitzordu interesgarria da petrolioaren eta gasaren sektoreko eta sektore eolikoko bezeroekin harremanetan jartzeko eta haien egoera zein den ikusteko, itxuraz hazkunde-aurreikuspen positiboak baititu”.
Estatu Batuetako Energia Eolikoaren Elkarteak (American Wind Energy Association AWEA), txosten batean, energia berriztagarrien 2025. urtea bitarteko eskaera aztertu du, eta, haren arabera, energia eolikoak hazkunde handia izango du, 24,2 GW inguru.
Bilbo hub bat da proiektu-kargetarako. 2015ean, pieza berezitzat katalogatuta dauden 4.000 pieza baino gehiago ontziratu ziren portu honetan, eta haietako asko osagai eolikoak ziren.