Bisitak asteburuetan egiten dira eta doakoak dira
Bilboko Portu Agintaritzak 2019/2020 ikasturte honetan, doakoak eta familia guztiarentzat diren Bilboko Porturako bisita gidatuekin jarraituko du. 2014ko maiatzean hasi zen ekimen hau, “Ezagutu Portua” programaren barruan dago eta urteko larunbat eta igande guztietan egiten da.
Ordutik hona, 5.500 lagun inguruk bisitatu dituzte Portuak Santurtzin eta Zierbenan dauzkaten instalazioak, talde bakoitzean batezbesteko 28 pertsonarekin. Ekimen honen helburua, herritarrei Portuaren lana eta Bizkaia osoan daukan garrantzi estrategikoa eta ekonomikoa hurbiltzea da.
Bisita autobusez egiten da; 10:30etan Santurtziko Turismo Bulegoan hasten da eta bi ordu inguru irauten du. Interesaturik daudenek izena ezagutuportua@bilbaoport.eus posta elektronikoan edo bilbaoport.eus webgunean aurretiaz eman beharko dute.
Bisitan zehar, portuko alde zaharrena bai eta itsasoari irabazitako kai berriak ere ikusten dira.
Nabarmentzekoak dira edukiontziak kargatu eta deskargatzeko kaia, errepidez doan salgaiak garraiatzeko ro-ro arrapalak, produktu galkorrentzako biltegiak, landare-osasunerako kontrolak egiteko laborategiak, salbamendu-dorrea, tamainu edo pisuagatik berezia den zamarako kaiak, edo industrialdea non petrolio-ontzi eta gasero handiek atrakatu eta Estatuko lehen itsas parke eolikoa kokatuta dagoen.