Urriaren 5etik 7ra, Bilbao Exhibition Centren World Maritime Week 2021 egingo da, hitzaldi- eta networking-programa espezifikoekin, eta hainbat arlo eta jarduera partekaturekin, hala nola erakusketa-eremua eta inaugurazio osoko-bilkura. Bertan, maila goreneko ordezkariek sektoreko lan-eremu ezberdinetan gai garrantzitsuenei buruz eztabaidatuko dute. Itsas industriari (Sinaval), arrantzari (Eurofishing), olatu- eta marea-energiari (Ocean Energy Conference) eta petrolioari eta gasari (Oil & Gas Conference) buruzko atalekin batera, FuturePort Biltzarra egingo da, bi jardunalditan, urriaren 6an eta 7an, nazioarteko hitzaldi-programa interesgarria, B2B topaketak, networking-a eta erakusketa-eremua izango dituena.
Futurportek Bilboko Portuko Agintaritzaren, Uniport-en, Idom-en, Proserteken, Fernando Cayuelaren, Tratos Group-en eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Erronkak stand batean erakusteaz gain, Portuko Agintaritzako eragiketa-, merkataritza- eta logistika-zuzendariak, Andima Ormaetxek, – goizeko 9,00etatik 9:35etara – Green Deal-i eskainitako irekieran parte hartuko du, eta ostegunean “Port community systems 9:25ean” izenburuko hitzaldia emango du. Bestalde, 11:00etan. Nagore Ardanza Bilbao PortLab-eko koordinatzaileak portuetako digitalizazioa eta automatizazioa bultzatzeko berrikuntza irekiari buruzko mahaian parte hartuko du.