Doan dira, asteburuetan
Bilboko Portuko Agintaritzak beste ikasturte batez ere jarraituko du Bilboko Portuko doako bisita gidatuak egiten helduentzat. 2014ko maiatzean hasi zen halako bisitak antolatzen, larunbat eta igandeetan, “Ezagutu Portua” programaren barruan.
Ordutik, 4.300 lagunek bisitatu dituzte Portuak Santurtzin eta Zierbenan dituen instalazioak, taldetan; talde bakoitza, batez beste, 28 lagunek osatu dute. Bisita horien helburua Portuaren jarduera herritarrei hurbiltzea da, eta haiei ezagutaraztea zer garrantzi estrategiko eta ekonomiko duen Bizkai osorako.
Ibilbidea autobusez egiten da, 10:30ean hasita Santurtziko turismo-bulegoan, eta bi ordu irauten du, gutxi gorabehera. Interesa dutenek aurrez eman behar dute izena, ezagutuportua@bilbaoport.eus helbidera idatziz edo www.bilbaoport.eus webgunera sartuz.
Bisitan, portuko eremurik zaharrena nahiz itsasoari kendutako tokietan eraikitako kai berriak ikusten dira. Besteak beste,
hauek ikusten dira: kontainerrak kargatzeko eta deskargatzeko kaia, ro-ro merkantzia garraiatzeko bereziki prestatutako ro-ro arrapalak, produktu galkorrentzako biltegiak, kontrol fitosanitarioak egiteko laborategiak, tamaina eta/edo pisugatiko karga bereziko kaiak, eta petrolio-ontzi eta gasontzi handiek atrakatzen duten eta Espainiako lehen itsas parke eolikoa dagoen eremu industriala.