Portuetako, energia-sektoreko eta enpresako hizlari talde zabal batek kaien etorkizuneko gakoak aztertuko dituzte gune jasangarri gisa.
Portuak etengabe ari dira garatzen behar ekonomiko eta sozialetara egokitzeko, aldaketa demografikoek, teknologikoek eta jasangarritasunak bultzatuta azken hamarkadetan areagotu egin den joera bat. Faktore horiek, hain zuzen, portuen funtzioa eta zerbitzua ematen dieten erkidegoen sare ekonomiko eta sozialean duten lekua birdefinitzen ari dira.
Testuinguru honetan, portuek energia-eraginkortasunera, deskarbonizaziora eta jasangarritasun ekologikora bideratutako ekintzak ezinbestekoak dira energia-trantsizioak ezarritako ingurumen-helburuak lortzeko.
Hori dela eta, urriaren 4an, asteartean, Bilboko Portuko Hitzaldi Aretoan, “Portuen zeregina energia trantsizioan” jardunaldia egingo da, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatutako portuetako eta sektore energetikoko enpresa eta erakundeetako adituen arteko topaketa, Europako portuen jasangarritasunerako bidean aurrera egiteko aukerak eta erronkak aurkezteko eta aztertzeko helburuarekin.
Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ongietorriarekin hasiko da jardunaldia, eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile Macarena Larreak aurkeztuko duen txostenarekin jarraituko du.
Ondoren, EEE-Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak hartuko du parte, Euskal energia-estrategiari eta portuek itsas energien proiektuetarako hub gisa duten garrantziari buruz arituz. Bilboko Portuko Agintaritzako zuzendari Carlos Alzagak kaiak elektrifikatzeko eta lotutako
instalazio fotovoltaikoa ezartzeko BilbOPS proiektuaren xehetasunak azaldukoditu, eta Petronorreko Pertsona, Antolakuntza, Erakunde Harreman eta Finantza Saileko zuzendariak “Petronorreko Deskarbonizazio Hub-a: proiektu industrial aitzindari bat, jadanik martxan dena” ponentzia aurkeztuko du.
Jarraian, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia eta Ingurumeneko Labeko koordinatzaile Jorge Fernándezek mahai-inguru bat moderatuko du, eta bertan parte hartuko dute Iñigo Ansolak, José Ignacio Zudairek eta Bilboko Portu Agintaritzako Operazio, Merkataritza eta Logistikako zuzendaria Andima Ormaetxek. Azkenik, Bilboko Portu Agintaritzako Ekonomia eta Finantza zuzendaria Ekaitz Lópezek jardunaldiari amaiera emango dio topaketaren ondorioak aurkezpenarekin.
Topaketa amaitzean, nahi duenak bisita gidatua egin dezake Bilboko Portuko Agintaritzaren instalazioetara.