Bilboko Portuko Agintaritza gustura itzuli da Seatrade Europe-tik, Hamburgon (Alemania) egin den sektoreko Europako azoka garrantzitsuenetik. Izan ere, kontaktu eta bilera asko egin dituzte armadore-enpresekin eta bidaia-agentzia handizkariekin. Jarduera-agenda bete-betea izan da, eta, besteak beste, ingurumen-neurriei eta eragile lokalen berriei buruzko hitzaldietan parte hartu dute.
Bilboko Portuko ordezkariek gurutzaontzien terminal berria aurkeztu dute, lehen aldiz Europan. Aurtengo martxoan inauguratu dute Europako portuen abangoardian dagoena terminal hori, eta nabarmentzekoa da haren diseinua, funtzionaltasuna eta segurtasuna, ontziratzeko portu gisa zerbitzua emateko egokitua baitago.