Bilboko Merkataritza Ganberak Iranerako antolatu duen azaroaren 6tik 10erako misio komertzialean parte hartuko du Bilboko Portuko Agintaritzak.
Iaz, Bilboko Portuaren eta Iranen arteko trafikoa 115.000 tonatik gorakoa izan zen. Ia trafiko hori guztia merkantzia orokor konbentzionala da. Azpimarragarriak dira produktu siderurgikoen inportazioak eta makinen esportazioak.
Berriki Iranen eta Mendebaldearen arteko negoziazioetan egin den aurrerapena kontuan izanda, aurreikusten da herrialde horrekiko merkataritza-trukeak asko garatuko direla; herrialde horrek duen gaitasunarekin, urte gutxian gure enpresen Ekialde Ertaineko merkatu nagusi bihur daiteke.