Datorren asteartean, urriak 6, Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakariak, Ricardo Barkalak, parte hartuko du “Eraginkortasun Energetikoa eta Energia Berriztagarriak Espainiako portuko industrian” izeneko hispaniar-alemaniar misio komertzialaren hasieran. Alemaniako Ekonomia eta Energiako Ministerioak sustatuta eta Espaniarako Alemaniar Merkataritza Ganbarak antolatuta, jardunaldia modu birtualean egingo da, eta Portuko Agintaritzako lehendakariak berrikusiko ditu Bilboko portutik sustatutako azken proiektuak, Portua bera, energiaren ikuspuntutik, esparru eraginkorragoa eta jasangarriagoa izateko.
Bilboko Portua, jarraitu beharreko eredua
Bilboko Portuak elektrizitatea ekoiztean sortutako kontsumo energetikoa eta gasen isurketa gutxitzeko burututako proiektu aitzindarietako bat izan da, Portu osoko kanpoko argi guztien ordez LED teknologiakoak jartzea. Ekimen horrekin batera, argia denbora errealean erregulatzen duen plataforma bat jarri da. Horri guztiari esker, elektrizitate-kontsumoa %14 murriztu da.
Garatzen ari diren beste proiektu batzuk, honako hauek dira: ohiko galdaren ordez bero-ponpak jartzea CO2 isurketak ere gutxitzen dituztelako; energia alternatiboek propultsatutako ibilgailuak erostea (elektrikoak %100ean, hibridoak eta GLP); eta Plan estrategiko energetikoa abian jartzea. Plan horrek, gaur egungo eta etorkizuneko energia-beharrizanak ebaluatuko ditu eta 2030 eta 2050 urteetarako deskarbonizazioa lortzeko ibilbide-orria ezarri beharko du, lehen fasean, berriztagarrien potentzialaren analisitik eta energia markoaren aldaketatik abiatuz. Era berean, energia elektrikoaren hornitzaileak jatorrizko bermeen bidez egiaztatuko du, kontsumitzen duen elektrizitatearen ehuneko ehuna iturri berriztagarrietatik datorrela, hala nola eolikoa, eta ondorioz, kontsumo elektrikotik datozen berotegi-efektuko gasen zeharkako isurpenak zerora murrizten direla.
Bestalde, Bilboko Portuak, industrialdean energi-gune bat dauka eta hor, energia berriztagarriak sustatu dira eta horien barruan, eolikoak daude. Lankidetza publiko-pribatuari esker alde horretan proiektu estrategikoak garatu ahal izan dira, osagai eolikoak fabrikatzen dituzten Haizea Wind bezelako enpresak hartzeko. Aipatutako horrek, offshore dorre eolikoak egiten dituen bezala, nazioarteko banaketa-plataforma bat egin dezake Siemens-Gamesarentzat.
Halaber, Repsol taldeko Petronor filialari, lursail bat esleitu berri zaio alde honetan, energia berriztagarriarekin sortutako
hidrogeno berdetik abiatuta munduko planta handienetako bat eraiki dezan erregai sintetikoak ekoizteko.
Era berean, Bilboko Portuak beste ekimen batzuk sustatu ditu 2030 Agendari laguntzeko. Horietako bat da GNLren hornidura itsasontziei sustatzea. Gasaren espainiar itsas-trafikoaren buruan dago, Bahía de Bizkaia Gas (BBG) deritzon GNL planta birgasifikatzaileari esker, horrek, Espainiako guztirakoaren %27,5 ekartzen baitu. Kontuan hartu beharreko beste datu batzuk dira, 2018an GNL itsasontzi batetik bestera hornitzeko Arku Atlantiarreko eta Mediterraneoko lehen proba pilotoa egin zuela eta Repsol Portu honetan lehen gasinera eraikitzen ari dela itsasontziei gasa hornitzeko.
Hispaniar-alemaniar misio komertzialaz
Portu-industriako eraginkortasun energetikoari buruzko hispaniar-alemaniar online misio komertziala urriaren 6an hasiko da hitzaldi batekin, baina urriaren 7an eta 8an B2B hizketaldi birtualak ere egongo dira. Helburua da bilerak antolatzea Alemaniako enpresen eta beren bazkide komertzialak edota bezeroak bihur daitezkeen espainiarren artean. Ekimen hau zuzenduta dago, eraginkortasun energetikoko edota energia berriztagarriko soluzioak ematen dituzten hornitzaileei. Portuan izan ditzakeen aplikazioak ugariak dira: energia aurreztea energia berreskuratuz, kanpoko argiztapen eraginkorra, turbina eolikoentzako kokapen posibleak, olatu-energiako eta eguzki energiako plantak, bereziki autokontsumoko elektrizitate-ereduarekin eta biltegiratze-teknologien erabilerarekin. Beroa eta elektrizitatea modu konbinatuan sortzeak eta hondakin-beroaren barne erabilerak ere, portualdeko industria-enpresen CO2 emisioak sahiesten lagun dezakete.
Egitaraua eta doako izen-ematea, https://www2.ahk.es/event webgunean.