Datorren igandean, apirilak 14, Phoenix Reisen alemaniar konpainiakoa den eta Bergé-k kontsignatzen duen Hamburg gurutzaontziak Bilboko Portuaren gurutzaontzien denboraldiari hasiera emango dio. 144 metroko luzeraz eta 400 bidaiarirentzako edukieraz, Ferroletik arratsaldeko ordu bietan porturatuko da eta gaueko hamabietan irtengo da frantziar Brest hirirako norakoaz.
Lehen gurutzaontzia, nazioarteko zirkuituko garrantzitsuena den Seatrade Miami azoka (apirilaren 8tik 11ra) egin eta egun gutxitara helduko da. Portu Agintaritzak beste urte batez presentzia nabarmena izan du eta gurutzaontzien sektoreko armadore eta profesionalekin hitzartutako bilerak izan dituenez, 2020rako geldialdi kopuru handia hitzartzea lortu du. Aurten 50 atrakatze espero badira, 2020an 60etara heltzea aurreikusten da.
Portu Agintaritzak azpimarratu bezala, “sektore honek ez dauka era bateko hazkundea. Beti esaten dugun moduan, gora eta behera ibiltzen da baina garrantzitsuena, bilakaera urte batzuetara ikustea da eta gurea, bikaina da”. Miamin, armadoreek Portu Agintaritza zoriondu dute trafiko honek Kantauriko portu baten lortu duen finkapenagatik, eta azpiegitura eta zerbitzuetan egin dituen inbertsio eta hobekuntzengatik, guzti horiek, portu hau gero eta norako erakargarriagoa izatea dakartelako. “Gurutzaontzi berriak erakartzeko -adierazi du Portu Agintaritzak-, lan komertziala eta daukagun azpiegitura erabakigarriak izaten darraie, eta zentzu honetan, OLATUA deritzon bidaiarien terminal berriak horretan laguntzen du”.
Sei alemaniar konpainia
2019an, 50 gurutzaontzi eta 70.000 bidaiari atrakatzea espero da. Aurreikusitako atrakatzeen artean, apirilaren 18an helduko den Eskandinaviako Hurtigruten konpainiako Midnatsol gurutzaontzia nabarmentzen da. Gurutzaontzi hori, 2006ko otsailaren 2an Getxon, gurutzaontzientzat bakarrik izango zen lehen kaia inauguratu zuena da. Hurtigruten konpainiak portu honen aldeko apustua, euren lehen geldialdia Getxon egingo duten beste bi ontzi gehiagorekin egiten du: Fridtjof Nansen eta Roald Amundsen.
Azpimarratzeko beste geldialdi bat, 306 metroko luzera eta 3.918 bidaiarirentzako
edukiera daukan RCCL ontzi-enpresaren Celebrity Edge-rena da. Gurutzaontzi honek, 2018ko abenduan bere inaugurazio-bidaia Karibetik egin zuen eta Getxora, maiatzaren 10ean helduko da.
Alemaniar enpresek berriz egingo dute Bilboko Portuaren aldeko apustua. Horrela, Aida CR.-ek, 2.000 bidaiari baino gehiagorako edukiera daukan Aidasol gurutzaontziak bere lehen geldialdia hemen egingo duela iragarri du. Guztira, konpainia honek aurten, lau geldialdi egingo ditu.
Itzuliko diren beste konpainia batzuk, honako hauek dira: Hapag Lloyd, Sea Cloud, Tui Cruises eta Phoenix Cruises; azken hau, hiru geldialdirekin. Eurekin batera, seigarren ontzi-enpresa alemaniarra; Euskadira lehenengoz etorriko den Fti Cruises.
Turismo alemaniarrak Bilboko Portua eta norakoa baloratzen ditu. Beste ezaugarri batzuen artean, bizikletaz ibili ahal izatea (beren itsasontzi askotan daudenak), gastronomia, alemanieraz hitz egiten duten gidak kontratatzeko erreztasuna, edo terminala aireportutik hurbil egotea baloratzen ditu.