- Jardunaldia, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) antolatu dutena, urriaren 31n egingo da.
- Itsasoz garraiatzen diren salgaiek ingurunean sortzen duten eragina arintzeko erabili beharreko soluzioak eta teknologiak aztertuko ditu.
Urriaren 31n, Bilboko Portuak, Mugikortasun eta Logistika jasangarria portu-guneetan landuko duen jardunaldia egingo du. Bertan, administazio publikoetako eta portuko agintaritzetako ordezkariek bai eta beren lana portu-guneetan garatu edota ingurunearen eragina arinduko duten soluzioak eta ekipoak ekar ditzaketen enpresetako ordezkariek ere parte hartuko dute.
Jardunaldia Bilboko Portuko Agintaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) antolatuta dago, zortzi hizlari izango ditu eta Portuko Agintaritzak Santurtzin dauzkan Bulego nagusietan egingo da.
Foro honen helburu nagusiak, honako hauek dira: antzeko guneetan egiten ari diren proiektuak eta garapenak ezagutzea, berrikuntza teknologikoa portuko logistikan eta mugikortasunean sustatzea, eta trantsizio teknologikorako, hau da, energia fosilen erabilera trinkotik berritazgarrietara pasatzeko eta eurekin zerikusia daukaten energia-bektore berriak (elektrizitatea, hidrogenoa) apurka-apurka sartzeko behar den indarra sortzea.
Jardunaldia doakoa da baina lekuak mugatuak dira. Egitarau osoa eta izen-ematea: https://events.bilbaoport.eus/
Your content in the second column.