Bilboko Portuko ordezkariak Munich-a joango dira, ekainaren 4tik 7ra bitartean egingo den Transport Logistic azokan egoteko (B4 hall, Estatuko Portuen 306 stand-a). Garraio eta logistika bi urteko azoka hau, Europako garrantzitsuena da. Bere aurreko edizioan, 125 naziotako 60.000 enpresari baino gehiago egon ziren.
Bilboko Portuak, bere logistika zerbitzuen gama luzea, digitalizazio eta berrikuntzari buruzko berritasunak, eta enpresa proiektu berriak hartzeko erabilgarri daukan azalera ezagutzera emango du. Bilbok bere burua, esperientzia eta zama mota guztietarako terminalak dauzkan erabilera anitzeko portu legez aurkeztuko du. Beste azpiegitura batzuen artean, Iberiar Penintsulako sakonera handiena duen edukiontzien terminala, eta salgai galkor eta izozketakoentzako terminalak dauzka. Trenbide konexioa duen portu intermodala da eta bere portuko tren trafikoa uztez-urte haziz doa (+%18 2018an). Aldi berean, munduko 900
portu baino gehiagorekin konektatuta dagoen hub logistiko eta industriala da eta hamabi zerbitzu eskaintzen dituen merkataritza-elektronikoko plataforma du.
35,5 milioi tona mugitzen ditu; Europa Atlantiarra bere merkatu garrantzitsuena da eta bere jarraian, Ipar Atlantiar Amerika eta Afrika Atlantiarra doaz. 2020ko hasieran Kanpoko Badian 334.000 metro karratu berri izango ditu eta gere bezeroei, Arasurren (Araba) eta trenbide terminala jadanik martxan daukan Pancorbon (Burgos) garatzen ari den portu sikuak erabiltzeko aukera ematen die.