Gaur, uztailak 4, Bilboko Portutik abiatu da EEMS Traveller ontzia, karga orokorrekoa eta Amasus Shipping-en jabetzakoa. Ontzi horretan, wind propulsion sektoreko bound4blue enpresak 17 metroko altuerako eSAILs® bela bi instalatu ditu, ontzi batean eraiki eta instalatutako xurgatze-bela handienak.
Instalazioa hau, Bureau Veritas-ek onetsia, Sails for Cargo proiektuaren esparruan egin da, Estatuko Portuen Ports 4.0 Funtsak kofinantzatua, eta Bilboko Portuko Agintaritzaren, Bilbao PortLaben, Toro y Betolazaren eta Haizea Wind Groupen laguntza du.
Proiektu berritzaile hau lodiera handiko profil aerodinamikoa erabiltzean datza, xurgatze-sistema adimendun bat duena eraginkortasun aerodinamikoa handitzeko. Hala, teknologia horrek hegazkin-hegal batek baino zazpi aldiz sostengu handiagoa sortzen du. Helburua da erregai eta emisio kutsatzaileen kostuak murrizteko diseinatutako haizeak lagundutako propultsio-sistema automatizatu horren belaunaldi berri hobetua probatzea. Teknologia horri esker, erregai aurrezpena % 40ra irits daitekeela aurreikusten da, ontzi-mota, haren eragiketa-profila edo lan egiten duen eremuetako haizeak kontuan hartuta.
Belak bi fasetan jarri dira. Duela urtebete, ontziaren aldizkako berrikuspen programatu batean, bi eSAILs®-entzako errefortzuak fabrikatu eta instalatu ziren Herbehereetan. Ondoren, Haizea Windek Aranda de Dueroko bere instalazioan fabrikatutako belen – barneko elementu guztien integrazioa barne – bertikalizazio- eta instalazio-maniobra egin zen. Toro
y Betolaza konpainiak sistemak bertikalizatzeaz arduratu zen, eta bi garabi eta hainbat talde laguntzaile behar izan zituen bela horiek ainguratze-puntuetan zehaztasunez kokatzeko.
Aldi berean, bere oinarrizko profila lortzeko ontziaren kontsumo-datuak monitorizatzen aritu da bound4blue, kanpoko hirugarren batek erabiliko baitu datozen 12 hilabeteetan erregaiaren eta emisioen aurrezkiaren emaitzak ebaluatzeko. Hala, zientifikoki baliozkotutako datuak lortuko dira, sistemak ontzian dituen ondorio errealak kuantifikatzeko, eta etorkizunean garatzeko oinarri gisa erabiliko direnak.