Bilboko Portuak Houstoneko Breakbulk Americas azokan parte hartuko du, standarekin, bigarren urtez jarraian, irailaren 27tik 29ra.
Bilbo hub bat da proiektu-kargetarako. 2015ean, pisuagatik, luzeragatik, zabaleragatik edo garaieragatik garraiatzeko pieza berezitzat katalogatuta dauden 4.000 pieza baino gehiago ontziratu ziren portu honetan.
Portuaren eragin-eremuko ingurune industrialaren nazioartekotzea handia izan delako espezializatu da Bilboko Portua horrelako eragiketetan. Horrez gainera, Bilboko Portuak egindako zabaltze-lanei esker, kokaleku honek badu azalera horrelako trafikoentzat.
Itsasontzi-enpresa hauek Bilbotik zuzeneko zerbitzuak eskaintzen dituzte: America Shuttle, Bahri, Greal Lakes Service-Spliethoff´s, Hugo Stinnes, MACS, Onego eta Weco Nordana Line.
AEBrekiko trafikoa
Estatu Batuen eta Espainiaren arteko merkataritza-transakzioen
atea da Bilboko Portua, eta bi herrialde horien arteko itsas zirkulazioaren % 26 hartzen du. Hori dela eta, Estatu Batuetako merkaturako itsas sarbide nagusia da Bilboko Portua.
2015ean, Bilboko Portuko zirkulazioa 32,4 milioi tonakoa izan zen. Kopuru horretatik, 2,8 milioi tonak —trafikoaren % 9ren baliokidea— Estatu Batuak izan zituzten jatorri edo helmuga. Iaz, Bilboko Portuaren zirkulazioaren guztizkoa % 5 hazi zen; Estatu Batuak bakarrik kontuan hartuta, berriz, % 13.