Bilboko Portuak ro-ro zerbitzu berri bati ekin dio Txina eta Indiarekin. Super Fast Levante ontziak, Toro y Betolazak kontsignatua eta estibatua, inauguratu du zerbitzu hau. Lehen eskala honetan, Indiatik datozen hamabi pala deskargatu ditu, eta Nordex Accionak egiten duen 81,5 m-ko belaunaldi berriko beste hamabi kargatuko ditu. Gaur Rostockera abiatuko da, non Nordex Accionak ‘nacelle’-ak muntatzeko fabrika du, eta hortik Asiaraino bere ibilbidea hasiko du. Bidaia osoak bi hilabete eta erdi irauten du. Eskalako portuak Indiako Tuticorin eta Txinako Lianyungang dira.
Super Fast Levante 158 metroko luzera duen ontzia da, eta 1.900 metro linealeko karga har dezake. Bilbon egindako lehen geldialdiagatik, kapitainak metopa oroigarri bat jaso du Portuko Agintaritzako eragiketa, merkataritza eta logistikako zuzendari Andima Ormaetxeren eskutik, Consignaciones Toro y Betolazako ordezkarien aurrean.