Bilboko Portu Agintaritzak, ekainaren 26tik 28ra, Bartzelonan ospatzen den SIL-eko D-410 stand-etik, Bilboko Portuko berritasun multimodalak eta logistikoak eta digitalizazio, berrikuntza eta ingurunerako prestatu dituen proiektuak aurkeztu ditu.
Bilbao, esperientzia eta zama mota guztietarako terminalak dauzkan erabilera anitzeko portu bezala agertu da. Bere terminalen artean, izozketa eta salgai galkorrentzako terminala eta Iberiar Penintsulan sakonera handiena daukan edukiontzientzako terminala aipa daitezke. Cosco Shipping Ports (Spain) taldeko CSP Iberian Bilbao Terminal-ek kudeatzen duen edukiontzien terminalak, hain zuzen ere, bere trenbide terminala handiagotu eta 550 metro luzerako lau trenbide ditu. Era berean, Europar Batasuneko Aduana Kode (AK) berriaren errekerimendu guztiak, lehiakortasunik galdu gabe betetzen dituen Estatuko lehen terminala da. Aipatutako errekerimendu horiek, inportazio zirkuitoan daukan Aldi-baterako Gordetze Baimenaren (ABGB) kondizio berriari dagozkionak dira.
Gainerako terminal eta enpresa zamatzaileen berritasunak ere ezagutzera emango dira (Bergé Marítimas Bilbao, Consignaciones Toro y Betolaza eta Servicios Logísticos Portuarios); bai eta Pankorbo (Burgos) eta Arasurreko (Araba) portu sikuenak ere. Lehenengoak, 50 hektarea ingururekin, 60.000 metro karratuko alde urbanizatua eta tren terminala dauka. Izatez, intermodalitatea hobetu egin da. 2018an, ferroportuko trafikoa %12 igo da eta azken sei urteetan, %65.
Bestalde, datorren urte hasieran, enpresa proiektuetarako 334.000 metro karratu berri eta atrakatzeko 1.081 metro gehiago izango ditu Kai Zentralaren lehen fasean. Lehen fase honen inbertsioa 79 milioi eurokoa izan da eta Europar Batzordeak, Connecting Europe Facility (CEF) programaren bidez, adjudikazio zenbatekoaren %20a emango du. Zentzu honetan, aurtengo maiatzan okupazio tasak jaisteari ekin zaio, Bilboko Portua lehiakorragoa izan dadin. Orain onartu den ekimena, jadanik 2018ko uztailetik aplikatzen denari gehitzen zaio. Aipatutako horrek, Merkantziaren Tasan (T3) %10eko murriztapena egiten du eta
horrek, Bilboko Portuko bezero eta erabiltzaileei, 2018an 1,2 milioi euroko aurrezpen gehigarria ekarri die.
Berrikuntzari dagokionez, Bilbok administrazio elektronikoaren hobekuntzan aurreratu du eta uztailean, Berrikuntza eta Ikerketa Hub-a edukiko du, 4.0 Portuen estatuko Fondoraren lehiaketa irekia sustatzeko. Zentru honekin, Portu Agintaritzak Portuan berrikuntza giroa indartzen lagundu nahi du eta inguruko enpresa eta start-upei, lehen deialdi honetarako ideiak eta proiektuak identifikatzera animatzen ditu.
Nabarmendu beharreko beste nobedade bat, kasu honetan inguruneari dagokiona, Bilbao, portu zerbitzuen Bizitza Zikloaren Analisian oinarritzen den Ingurumen Adierazpena lortu duen lehen europar portua dela da. EPD International ziurtagiria, Bilboko portu elkarteko berrogeita hamar bat enpresen lankidetzaren emaitza da -mota guztietakoak eta trafiko edota zerbitzu ezberdinekoak- eta Portuko jarduteek ingurumenean sortzen dituzten eraginak biltzen ditu.