Bilboko Portuak iaz lortutako gurutzaontzi-trafikoaren datu bikainak finkatzen ari dira 2023ko denboraldiaren hasieran, eta horren adierazgarri da Portuko Agintaritzak Getxon dituen instalazioetan maiatzean aurreikusten den gurutzaontzi-mugimendu handia.
Hilabetea, hain zuzen ere, maiatzaren 1ean, astelehena, hasi da, Oceania konpainiaren ‘Sirena’ ontziaren iritsierarekin, aurten programatutako bi Turn Around-etatik lehena. Portuan gaua eman ondoren, asteartean, hilak 2, abiatuko da. Jerusalemera joateko eta itzultzeko bere bidaia Getxon hasi eta amaituko du, eta Iberiar Penintsula inguratu ondoren, 181 metroko luzera eta 824 bidaiarirentzako lekua duen gurutzaontzi hori Mediterraneoko kostaldeko lekurik ikonikoenetako batzuetan ainguratuko da: Saint-Tropez, Frantzian; Florentzia, Erroma, Amalfi eta Catania, Italian; Atenas, Santorini eta Rodas, Grezian; Alanya, Turkian eta Limassol, Zipren. Getxora itzuliko da maiatzaren 27an.
Astearte horretan, ‘Sirenak’ eta Norwegian ontzi-enpresako ‘Norwegian Star’ ontziek Bilbon kointzidituko dute. Azken hau Lisboatik etorriko da, 3.000 bidaiarirentzako lekua du, eta Frantziako Le Verdonerako zeharkaldiarekin jarraitu aurretik, bidaiariek geldialdia egingo dute. Astebete geroago, maiatzaren 9an, bi gurutzaontzi izango dira berriz: Celebrity Cruisesen ‘Celebrity Silhouette’ eta Bilbon geldialdia lehen aldiz egingo duen Silver Cruisesen ‘Silver Dawn’. Hurrengo egunean, Bilbora maiz etortzen den Princess (Carnival) konpainiaren ‘Sky Princess’ itzuliko da; aurtengo apirilaren 12an denboraldia inauruguratu zuen, eta aurten beste bi aldiz itzuliko da.
Aurreikuspenen arabera, maiatzean 20 ontzik egingo dute eskala Getxon, honako hauek ordezkatuta: A. Pérez y Cía; Bergé; Incargo; Marmedsa; edo Transcoma. Besteak beste, Residences at Sea konpainiako ‘The World’ enblematikoa, 200 bidaiarirentzako lekua duena eta gaua egingo duena; Royal Caribbean Internationalen ‘Anthem of the Seas’ ikusgarria, 348 metro luze eta 4.905 pertsonentzako lekua duena; eta Swan Hellenicen ‘SH Vega’, Ambassadorren ‘Ambition’ edo Oceaniaren ‘Riviera’, horietako batzuk Bilboko Portuan lehen aldiz geldialdia egingo dutenak.