Marítima Candinak koordinatuko du Espainiako lehenbiziko offshore turbinaren logistika. Gamesak egin du turbina, eta Bilboko Portuan ontziratu dituzte haren osagaiak, Arinagako portura (Kanariar Uharteak) bidaltzeko.
Hauek dira osagaiak: hiru pala eta nacelle bat, guztiak ere itsas aerosorgailurako (5 MW-eko potentziakoa). Espainian inoiz egin eta garraiatu diren luzeenak dira palak (62,5 m eta 15 tona, bakoitzak), eta Europako handienetakoak.
Nacellea, berriz, 12,5 m luze da, 4 m altu eta beste horrenbeste zabal, eta 72 tona pisatzen du.