Bilboko Portua datorren ostegunean, urriak 7, Smart Ports 2021 on line jardunaldian izango da, Txaber Goiri Bilboko Portuko Agintaritzako Lehiakortasun eta Berrikuntza Saileko buruaren eskutik.
Executive Forumsek antolatu du topaketa, gizarte zibil, profesional eta enpresarialari edukiak eta ezagutzak eskaintzeko.
Bilboko Portuak digitalizazioaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren aldeko apustuaren erakusgarri izan nahi du. Horretarako, sektorearen baldintza berrietara egokitu da: kate logistikoan integratzea, garraio-fluxuen optimizazioa edo prozesuen digitalizazioa. Era berean, ingurumenarekin konprometitutako portu jasangarria izateko, ekimen aitzindariak bultzatzen ditu, bai barne-prozesuak hobetzeko eta automatizatzeko, bai kanpo mailan e-puertobilbao plataforma telematikoaren bidez, portuko komunitate logistikoko enpresen arteko informazio-fluxuak optimizatzeko, portuko zerbitzuen euskarri gisa.
Plataforma horren ekimen berrienetako bat intermodalitatea bultzatzera bideratuta dago. Horretarako, trenbide-eragiketak koordinatzeko zerbitzua garatzen ari da: trenen programazioa eta garraiatzen den merkantziari buruzko informazioa. Proiektu hori CEF (Connecting Europe Provy) programak batera finantzatzen du, FENIX (Federated Network of information Exchange in logistics) federazio-plataformen proiektuaren barruan.
Halaber, Portuko Agintaritzak ibilgailuen eta edukiontzien fluxuaren kudeaketa hobetzeko proiektu pilotu bat jarri du abian. Bilboko Portuak adimen artifizialean oinarritutako AllRead MLTren teknologia berritzailean erabili du, kamera bakarreko bideoaren bidez, ibilgailu bakoitzetik pasatzean funtsezkoak diren bost
informazio lor dezakeena: tipologia (turismoa, kamioneta, kamioia), edukiontziaren zenbakia, ibilgailuaren matrikula, atoiaren matrikula eta salgai arriskutsuen seinaleztapena (MM.PP).
Ildo berritzaile horretan berean, BPA, prozesuak hobetzeko taldeekin batera, Smart aholkularitza-lana egiten ari da optimizatu beharreko zerbitzuak identifikatzeko. Lan honek ardatz hauek izango ditu: prozesuen ikuspegi bateratua, portuaren eta ingurunearen arteko elkarreragina, jasangarritasuna eta zerbitzu-ikuspegia.
Programa eta jardunaldirako izen-ematea Smart Ports-en web orrian.